'Bertsonautak', Malerreka-Baztango taldea, 2020ko Bardoetan txapeldun
2020-10-19 10:36 BertsolaritzeaBerako Lamixene, Malerreka-Baztango Bertsonautak eta Leitzako Atekaberts komeni taldeak ibili dira bertsotan.
Urtarrilaren 31an hai zan 2020ko Bardoak, Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketea eta astegoienean amaitu da, Lizarra Ikastolako aretoan egindako finalean. Tartean, hamar hilebete joan dira eta ia zazpi hilebeteko etena, Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz. Azkenean, osasun prebentzinorako neurri guztiak beteta eta aforoa 100 lagunetara mugatuta jokatu da taldekako txapelketako finala. Nafarroako Bertsozale Alkarteak Lizarra Ikastoleagaz eta Nafarroa Oinez-egaz alkarlanean atondu dau saioa eta laguntzaile izan ditu Lizarrako Bertso Eskolea eta Lizarrako Udala. Hiru talde izan dira kantuan: Berako Lamixene, Malerreka-Baztango Bertsonautak eta Leitzako Atekaberts komeni. Azkenean, Bertsonautak izan da garaile.
Hasierako agurrek jarri deutse abiapuntua saioari. Musikeak lagunduta, aurkezpenerako erabili dabe taldeek agurra. Horren ostean, ofizioen txandeari heldu deutse. Zortziko handian, Aitor Elexpuru eta Iker Gorosterrazu ibili dira kantari, bihar Lizarran Nafarroa Oinez-a ospatu beharko litzatekeela eta, arduratuta lehenengoa, eta sano ahaztua bigarrena. Zortziko txikian, birus biren larrutan ibili dira Alazne Untxalo eta Aitzol Eizmendi; gripe arruntaren birusa bata, eta koronabirusarena bestea. Seiko motzean, Julen Zelaieta eta Miel Mari Elosegi Luze ibili dira bertsotan, kontaktuak miatzen dituan Radar Covid aplikazinoaren harian.
Hiruna punturi erantzun deutse gero Iker Gorosterrazuk, Xabat Illarregik eta Patxi Castillok. Ondoren, hurranez hurran, poltsa beroari,jaietako txanoari eta Korrikako petoari bertso bana kantau deutse Julen Zelaietak, Alazne Untxalok eta Miel Mari Elosegik. Horren ostean, koplen ariketan, kantuan ibili dira Egoitz Gorosterrazu, Ekhiñe Zapiain eta Ane Intxausti. Aplikazino anonimo baten bitartez, hiruko sexuala egiteko geratu dira hirurak eta agertu diranean jaubetu dira txikitako klasekideak dirala.
'Bat, bi, hiru' olgetan, binaka ibili dira hiru taldetako kideak, gai-jartzaileak emondako zerrendeari, habanera doinuan puntuka, ahalik eta berba gehien eransten. Arbol muetak batu behar izan ditue Lamixene-koek, etxeko tresnak Bertsonautek, eta koloreak Atekaberts Komeni-koak. Ondoren, bakarka ekin deutse Alazne Untxalo, Xabat Illarregi eta Patxi Castillo, gaia emonda.
Hiruko ofizioan, ume jaiobarri beraren bildurra, ilusinoa eta harridurea izan dira, Miel Mari Elosegi, Ekhiñe Zapiain eta Egoitz Gorosterrazu. Ostean, eta saio puntuagarriari amaierea emoteko, puntuka kantau dabe hiru taldeak. Lamixene taldekoek, osasun neurrien ondorioz kontzertua jesarrita ikusi behar daben heavy zaleak gorpuztu ditue. Bertsonautak delitu baten errekonozimendu erronda baterako deitutako bolondresak izan dira. Atekaberts komeni taldekoak, azkenik, igongailuan preso geratu diran bizilagunak izan dira.
Ariketa puntuagarri guztiak amaituta jakinarazo dabe talde irabazlearen izena. Orduan izentau dabe Bertsonautak taldea 2020ko Bardoetako txapeldun. Lizarrako Bertso Eskolako eta Nafarroako Bertsozale Alkarteko hainbat ordezkarik emon ditue sariak. Horreen ostean, bertsolari guztien azkeneko agurrakaz amaitu da saioa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!