Irati Alcantarillak irabazi dau Final Herenetako lehen saioa

Bizkaie! 2020-10-19 10:22   Bertsolaritzea

Final Herenetako bigarren saioa, urriaren 24an izango da Sohütako Herriko gelan.

Irati Alcantarilla Urdanpilleta | Ikusi handiago | Argazki originala

Xilaba Bertsolari Txapelketako Final Herenetako lehen saioa jokatu da Senperen. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 200 bertsozalek bete dabe Senpereko Larreko gelea. Datorren zapatuan, urriak 24, fase barri honetako bigarren saioa jokatuko da Sohütako Herriko gelan.

Senpereko irabazlea Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da, 324.5 puntugaz eta zemendiaren 11an, Bardozen jokatuko dan finalaurrekoan kantetako lekua irabazi dau. Holan geratu da sailkapena:

Irati Alcantarilla Urdanpilleta....324.5

Aitor Servier Etxexuri...............321,5

Miren Artetxe Sarasola............318,5

Patxi Iriart Hiribarren................309.5

Kerman Diaz............................296,5

Gillen Hiribarren.......................286,5

Xilabako Bertsolari Txapelketako Final Herenetako bigarren saioa, urriaren 24an izango da Sohütako Herriko gelan eta Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe eta Mizel Mateo bertsolariek kantauko dabe.

Saioa 17:00ean hasiko da. Sarrerak lekuan bertan erosi ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu