Irune Basagoitik irabazi du Bizkaiko eskolarteko txapelketa

Bizkaie! 2020-10-19 09:59   Bertsolaritzea

Buruz burukoa jokatu daben bertsolari biak, zemendiarebn 14an, Abadiñon jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Arrigorriagan jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen finala. Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.

Aurten 27 parte-hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horreetatik zortzi heldu dira finalera:

Irune Basagoiti
Maider Altuna
Izaro Bilbao
Leire Vargas
Amaiur Atxa
June Diaz
Sara Asenjo
Jokin Ansotegi

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dabe gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horreek egin ostean, Leire Vargas eta Irune Basagoiti izan dira buruz-burukora sailkatu diran bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan deutse atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Irune Basagoitik batu ditu puntu gehien eta, beraz, 2020ko Bizkaiko eskolarteko txapela irabazi dau. Txapela Karlos Molinuevok, Arrigorriagako bertso eskolako sortzaileak, ipini deutso txapeldunari.

Kontuak kontu, buruz burukoa jokatu daben bertsolari biak, zemendiarebn 14an, Abadiñon jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika ibili da. Epaimahaia Iñaki Aurrekoetxeak, Mirari Azulak eta Joseba Santxok osotu dabe. Idazkari lanetan, ostera, Idoia Anzorandia ibili da.

Sari banaketan hurrengoek parte hartu dabe:

Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Alkarteko lehendakaria; Josune Bañales Ikastolen Alkarteko ordezkaria; eta Karlos Molinuevo, Arrigorriagako bertso eskolako sortzailea.


Aurten aurrez aurre ezin eta idatzizko txapelketea online egin dabe Bizkaiko gazteek. Danetara, 97 parte-hartzaile egon dira eta saridunak ondokoak:

2009an jaiotakoak:

1. Saria: Ainize Zubia
2. Saria: Iraia Mendez
3. Saria: Julene Arnaiz


2008an jaiotakoak:

1. Saria: Imanol Kanaletxebarria
2. Saria: Marie Ozerin
3. Saria: Maialen Zautua


2007an jaiotakoak:

1. Saria: Nile Torrealdai
2. Saria: Itziar Agirrezabalaga
3. Saria: Enara Gallastegi


2006an jaiotakoak:

1. Saria: Joan Irastorza
2. Saria: Anitz Arronategi
3. Saria: Ariane Sololuze


2005-2002 urte bitartean jaiotakoak:

1. Saria: Peio Lago
2. Saria: Oier Errementeria
3. Saria: Aner Zuluaga

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu