'Ez dakit' Kai Nakairen lehenengo diskoaren hirugarren kantua

Bizkaie! 2020-10-16 12:05   Musikea

Abenduan kaleratuko dau lehenengo diskoa Kai Nakai artisteak.

Kai Nakai gazte gasteiztarrak Ez dakit aurkeztu dau egunotan, bere lehen diskoaren hirugarren singlea. Inoiz sentidu zara hartu-emonetan galduta? Sentidu dozu zeugaz olgetan dabizela? Ez dakit kantuak ondo azaltzen dau sensazino hori eta, ahalduntze garrasi baten bidez, Kai Nakaik olgeta edo jarrera hori geldiarazo gura dau, eta ulertarazo ez dauela denpoera galduko baloretan ez dauen persona bategaz.

Ez dakit izango da bere diskoaren aurretik aurkeztuko dauen azken kantua, izan be, abenduan kaleratuko da, Durangoko Azokan. Orain urtebete eskuratu eban II. Sormen Bekea, Euskal Herrira musika urbanoaren estiloa hurreratzeko egitasmoari esker eta  proiektu honen eskutik, emakumeen zeregina nabarmendu gura izan dasu, euskeraz, genero hau inguratzen daben estereotipoak azalerazoz. Diskoa artista gaztearen aurkezpen-gutuna izango da eta sakonago ezagutzeko aukerea izango dogu.


Ez dakit

Kai Nakairen hirugarren singlearen izena da, jantzan hasteko erritmoak dituan abestia, baita oinarrizkotzat dituan emakumearen sensualidadea eta boterea be. Euskal Herrian ohikoa ez dan eszena batean grabauta, abestiaren bideoklipaz be gozau daiteke sare sozialetan. Barriro be, artista gazteak zurtz eginda itxiko gaituan ikus-entzunezko proposamena eskaintzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu