Herritar eleaniztunei euskerazko zerbitzua zelan emon?

Bizkaie! 2020-10-15 13:22   Euskerea berbagai

Hitzordua zemendiaren 6an izango da.

Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan da hitzordua. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordearen ekimenez atondutako XXV. Jagon Jardunaldiaren bidez, hausnarketarako, esperientzien trukerako eta alkarlanerako foro edo gune bat eskaini gura da, sensibilidade eta ikuspegi ezbardinak batuz. Hizkuntzak kudeatzeko arrazoiak arauzkoak izan daitekez, merkatuari lotutakoak, erantzukizun sozialetik hurrago dagozanak, erakunde publikoek egindako sustapen lanaren ondoriozkoak...

XXI. mendeko euskal gizartea herritar eleaniztunek osotzen dabe eta erakunde pribatuek errealidade horren barruan emoten dabe zerbitzua. Errealidade eleaniztun horretan, ze leku dau euskerea erakunde pribatuetan? Zelan kudeatzen da hizkuntza gitxitu bat errealidade horretan? Zein motibazinok laguntzen dau euskerea be zerbitzu hizkuntzea izan daiten? Ze traba ditue? Eta ze erronka aurrera begira? Ze estrategia, ekimen eta bitarteko jarri ditue abian erakundeok errealidade eleaniztun horri erantzuteko? Eta zeintzuk euskal berbalagunei erreparauta? COVID19ak ze eragin izan dau erakunde pribatuetan hizkuntzen kudeaketeari jagokonez? Galdera horreei erantzuten saiatuko dira parte-hartzaileak.

Zemendiaren 6an, goizeko 09:00etan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak egingo dabe berba.

Hortik aurrera, besteak beste, Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Battittu Coyos (Euskaltzaindiako Jagon sailburua) eta Joseba Erremundeguy Euskerearen Erakunde Publikokoa izango dira hizlari. 

Esperientzien atalean, El Corte Inglés,  Kutxabank, Euskaltel eta Goiener izango dira euren gorabehera eta aurrera begirako erronkak azalduko dituenak. 

Izena zemendiaren 3ra arte emon daiteke: donostiaordez@euskaltzaindia.eus / 943428050.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu