Bilbao BBK Liveren espiritua urira dator udagoienean

Bizkaie! 2020-10-15 12:15   Musikea

Danetara, 8 kontzertu izango dira bost aretotan, urriaren 30ean eta 31n.

Hemen da barriro Bilbao BBK Live Jaialdiaren ohiko aperitiboa. 2020 honetan, maiatzeko ekitaldiak be ezin izan ziran egin baina bada sasoia urteko berezienetakoa dan ekitaldi bat berreskuratzeko. Udagoienean izango da aurten, urriaren 30ean eta 31n, gaur egungo egoereak eskatzen dituan baldintza barrietara egokituta baina zuzeneko musikeagaz gozetako espirituari eutsiz eta gogo handiagoagaz.

Barrikuntza garrantzitsuena da aurten, egun bakarra ez bi egunetan izango dirala 8 kontzertuak. Agertokia be aldatuko da, ez da Bilboko kaleetan izango, kontzertu-areto enblematikoenetan baino: La Ribera, Itsasmuseum - Nave 9, San Mames Geuria, BBK Aretoa eta Azkuna Zentroko Auditoriuma. Kartela kalidadez eta aniztasunez gainezka dator.

Azkuna Zentroa auditoriumeko Firestone agertokian, gaur egun Estaduko panoramako proposamen onenetako bat izango da: Rodrigo Cuevas asturiarra, hai zuzen be. Bere buruaz aztoratzaile folklorikoa dala dino eta bai bere abestiak, bai oholtza gaineko ikuskizuna esperientzia ahaztezinak dira. Leku horretan bertan, jokeren eta tradizinoaren arteko fusino barritzailearen beste adibide bat: Fuel Fandango; formatu intimo akustikoan joko dabe eta Nitaren ahotsa esperientzia hunkigarria izango da.

Itsasmuseum - Nave 9 aretoko San Miguel agertokiari jagokonez, Latinoamerikako hip-hopero garrantzitsuenetako bat etorriko da Txiletik: Ana Tijoux raperoa, oholtza gaineko ahalmenaren eta letra zorrotzen adierazgarri; eta Madrildik Paula Cendejas.

Madrildik, azken urteotan jaialdi gehienetan izan dan hirukotea, Cariño eta euren pop fresko eta lotsabakoa izango ditugu San Mames Geuriako San Miguel agertokian.

Mujeres hirukotea be Bilbon izango da; prentsearen eta ikus-entzuleen ustez aurten argitaratutako disko gogokoenetako bat da: “Siento muerte” diskoa maiatzean kaleratu eben eta Bilbon zuzenean entzuteko aukerea izango da, San Miguel agertokian izango da, La Ribera aretoan.

Eñaut Elorrieta bilbotarraren eretxiz, Harbide zilar bat bere azken singlean maitasuna dau ardatz, maitasuna txerto legez eta badakigu jakin, haren zuzenekoak hutsik egiten ez daben txertoak dirala arimearentzat, eta guk BBK Salan entzun ahal izango dogu, Nögen gipuzkoarren kasuan bezela.

Hori guztia Bilboko Udalaren babesari esker eta segurtasuneko berme guzti-guztiak beteta: sarrera mailakatua izango da, edukierea mugatua, segurtasun-tarteak beteko dira, garbiketea areagotuko da; zirkuitu erabat segurua izango da, indarreko legea betez, gau bitan #KulturaSegurua izan daiten eta gure ardura bakarra, zuzeneko musikeagaz gozetea.

Sarrerak erosi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu