Ibime Pro-k 13 kontzertu, 6 Tech ponentzia eta Jordi Evoleren dokumentala dakarz

Bizkaie! 2020-10-15 09:23   Musikea

Jordi Évolek Eso que tú me das dokumentala aurkeztuko dau.



Bime Cityren programazinoan sartzen dira 13 kontzertu, Jordi Évolek Pau Donési buruz egindako dokumental barria eta Latinoamerikako eta Europako 8 herrialdetako 20 talde barri baino gehiagoren proposamenen online kontzertuak.

VIII. Bime Pro sarrerak agortzeko bidean doaz eta dagoeneko 37 herrialde baino gehiagotako profesionalek baieztatu dabe biltzarrera etorriko dirala: Argentina, Mexiko, Txile, Venezuela, Kolonbia, Erresuma Batua, Holanda, Belgika, AEB, Israel, Finlandia, Txekiar Errepublika eta Norvegia, besteak beste. Topaketa presentziala hilaren 27an, 28an eta 29an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, baina online formatuan, jarduerak urriaren 26an hasiko dira, astelehenean.

Kontuak kontu, 13 kontzertuak eguaztenean, hilaren 28an eta eguenean, hilaren 29an, izango dira. BBK, Bilborock eta La Ribera aretoetako agertokiak izango dira erakusleihorik onena, estaduko talde oparoenetako batzuek beren talentua erakusteko. Baobabs will destroy your planet eta Juárez, Nafarroatik; Kings of the Beach eta CRNDS, Galiziatik; Jolly Damper, Playback Maracas, Tarta Relena eta Simona, Kataluniatik; eta Euskaditik Verde Prato, Plágaros, Dupla, DoleurDolor eta Bulego izango dira kartela osotuko daben artistak. Areto guztiak Covid-19 protokoloetara egokituta egongo dira eta profesionalentzat zein Bilboko publikoarentzat be zabalik egongo dira, leku guztiak bete arte.

Txile, Portugal, Islandia, Irlanda, Polonia, Holanda, Austria eta Argentinako artista gazteen talentu hasibarria BIMEren online plataforma bidez jarraitu ahal izango da.

Azkenik, Golem Alondiga zinema-aretoetan Jordi Évoleren Eso que tú me das dokumentalaren aurkezpena egingo dau zuzendariak berak. Kazetaria Bilbon izango da eta, joandako bagilean, hil aurreko egunetan Pau Donés musikariagaz izan eba alkarrizketea jasoten dauen film honen proiekzioa aurkeztuko dau.


Bime Teach, enpresak eta profesionalak bat eginda

Jenteak gehien espero dauen beste topaketetako bat Bime Teach da, enpresak eta profesionalak batzeko ekitaldien sektoreko erreferentziako foroa, bisitarien eta erakusketarien arteko networking-aren bitartez horreentzako guztientzako negozio-aukerak jorratzeko. Topagune hutsa izateaz gan, Bime Teachen ezagutzearen transferentzia bultzatzen da, sektorean aitzindariak diran enpresetako kudeatzaileek eta erreferentziako esparruek (Wizink Center, Bilbao Arena, Navarra Arena eta Baluarte...) parte hartuko daben ponentzien bitartez.

Foro horretan hainbat gai landuko dira, besteak beste, segurtasuna COVID osteko ekitaldietan: edukierak, autobabeserako planak eta ziurtapenak, aseguruen estaldurak, esparru eta sustatzaileen ikuspegitik aztertuta; jaialdi bat teknologia bidez kudeatzea, leku iragankorrak eregitea, ekitaldi eta jaialdiek bilatzen dituen garapen jasangarrirako helburuak ur garbien puntuei eta saneamenduari jagokenez, energia jasangarri eta ez-kutsatzaileari jagokonez, baita konsumo arduratsu eta material jasangarriei jagokenez be.


SpeedMeetingak, adituak #inoizbainogertuago

Bime Prokoko partaideei gehien gustetan jakezan jarduerak dira speedmeetingak; aurten, jenteak inoiz baino gehiago espero izateaz gan, beharrezkoak be badira, sektorea astintzen dagoan krisia dala-eta. Izen handiko adituakaz egindako topaketak dira eta profesionalek minutu batzuk ditue euren lana azaltzeko, negozioa hedatzen edo merkatu barrietan sartzen laguntzeko helburuari eutsiz. Speedmeetingetarako izena emoteko epea zabalik dago, urriaren 20ko eguerdiko 12:00ak arte; aurten, speedmeetingak online izango dira.


Euskalduna Jauregia

Bilboko Euskalduna Jauregia izango da topaketa presentzialen egoitzea, hilaren 27an, 28an eta 29an. Antolatzaileek behar diran neurri guztiak hartu ditue barrutia guztiz segurua izan daiten: indarrean dagoan araudiaren araberako edukierak, esparruaren barruan mobikortasuna ahalbidetzeko personen joan-etorriak segurtasun-tartea itxita, behar bezela desinfektautako ikus-entzunezko ekipoak, erabilera bakarreko entzungailuak aldibereko itzulpena eskatzen daben berbaldiak hitzaldiak entzuteko eta, jakina, higiene egokia ahalbidetzeko gel hidroalkoholikoaren banagailuak jarriko dira, espazioak etenbarik garbitu eta hondakinak gaika batuko dira.

Bime Pro biltzarrean parte hartzeko izena emon daiteke, modalidade guzti-guztietarako, presentziala nahiz online. Sarrera kopurua mugatua da eta webgune honen bitartez erosi daitekez hemen. : www.bime.net.

Azlen buruan, komunikabideetako profesionalentzat akreditazinoak eskatzeko epea be zabalik dago. Ekitaldiaren barri modu presentzialean emon ahal izango da, online, edo bietara. Akreditazinoa hemen eskatu daiteke, urriaren 21era arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu