Emon ditue Rafael Mikoleta sariak
2020-10-15 08:11 KultureaEskoletako ikasleentzako euskerazko ipuinen lehiaketea da.
Bilboko Udalak atonduta, ekitaldia Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan egin da bart eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru, beragaz batera zalarik Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, Koldo Narbaiza.
Danetara, 14 sari emon ditue: 2, Balioen Uria Sarien kategorian, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetako bat sustatzen daben kontakizunei emoten jakelako eta, gainerako 12ak lau kategoriatan banatuta, ikasleen edadearen arabera, 8 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean.
Bilbao Balioen Urria saria:
- Munduaren azken aukera. Adrian Escudero Gutierrez. San Adrian BHI (batxilergoko 1. eta 2. mailak).
- Hondameneranzko paisaia. Katalin Cámara San Pedro. San Ignacio BHI (batxilergoko 3. eta 4. mailak).
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
- Amonaren zorro magikoa. Ana Maria Brumari Toader. Basurto HLHI.
- Berria izatea ez da txarra. Maiane Montes Ubeda. Kirikiño ikastola HLBHIP.
- Opari berezia. Iker Bécares Esteban. Iruarteta HLHI.
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
- Talde bat gara!. Elene Elorriaga Legarreta. Kirikiño Ikastola HLBHIP.
- Eguneroko esamesak. June Elola Garcia. Maestro García Rivero HLHI.
- Ametsaren bila. Maren Jia Yuan Garabieta García. La Salle Bilbao HLBHIP.
C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):
- Hil arte, bizi!. Kattalin Begoña Marin. Artxandape Ikastola HLBHIP.
- Ashantiren zazpi egunak. Jone Rubio Villa. Artxandape Ikastola HLBHIP.
- Talde-lana izan daiteke… txikia. Jon Larriba Urrutia. Ikasbide HLBHIP.
D kategoria (DBHko 3º eta 4º):
- Zarena izaten. Itxasne del Barrio Calvo. Artxandape Ikastola HLBHIP.
- Zuhaitz baten ikuspuntua. Lucía Álvarez. San Ignacio BHI.
- Izarrartekoa. Jone Candela Fernández. Artxandape Ikastola HLBHI.
180 eta 100 euro arteko balioko sariak hartu ditue irabzleek, besteak beste, bizikletak, tabletak, bozgorailuak, hari bakoo entzungailuak, eta go pro kamerak.
Horrezaz gan, beste 12 akzesit banatu dira, honeek be saridunakaz batera argitaratu dira:
A Kategoria:
- Bidaia ahaztezina, Inge Castrillo Gandara, Pagasarribide HLHI
- Oinatz misteriotsuak, Ane Ulacia Calzacorta, La Salle Bilbao HLBHIP
- Egin ahal dena, Peio Zabalegi Redondo, Kirikiño Ikastola HLBHIP
B Kategoria:
- Zuri globuluaren bidea, Nile Garitano Lafont, Deustuko Ikastola IPI
- Gabirel otsoa, Gabriel Minguez Díez, Kirikiño Ikastola HLBHIP
- Nire munduan, Saioa Artetxe Sanz, Maestro García Rivero HLHI
C Kategoria:
- Horrelakoak dira denon bizitzak?, Nahia Embún Ríos, Artxandape Ikastola HLBHIP
- Carlaren ametsa, Enara Peña Iturralde, Gabriel Aresti BHI
- Joan zen bidaia, Endika López de la Merced, Begoñazpi Ikastola HLBHIP
D Kategoria:
- Beldurra gainditzen, Anne Andrés Sánchez, Artxandape Ikastola HLBHIP
- Bat egiten genuen bidaia, Maialen Cámara San Pedro, San Ignacio BHI
- Pausoka, Iraide Domingo Fernández, Artxandape Ikastola HLBHIP
Epaimahaia
Koldo Narbaiza, Euskera eta Hekzuntza Saileko zinegotzia eta literatura munduagaz zerikusia daben lagunak, danak be Bilbon bizi diranak: Igone Etxebarria, Txani Rodríguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Julen Gabiria, Irune Urrizelki eta Goizalde Landabaso.
Rafaeal Mikoleta
Euskerazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenengo euskal gramatikea osotu eban personaren ohoreetan. Sariketea 32 urtez egin da eteik barik, 1988tik. Lehiaketearen helburua da euskerazko irakurketea eta idazketea sustatzea ikastetxeetako ikasleen artean. Holan, uriko gazteak euskerea eta euskerazko literaturea modu original eta dibertigarrian landu deiela gura dogu.
Esangura horretan, Bilboko Udalaren Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren hiru helburu nagusietako bi hartzen ditu barruan lehiaketeak: hizkuntzea ikastea eta haren kalidadea euskerazko produkzinoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!