Bisaurin (2.670 m)

Amaia Larruzea 2020-10-14 08:15   Ibilian-ibilian

Peruko Mendi Gorria ala Mendebaldeko Pirinioak mendilerroko atxor preziatua?

Nora joan gaitekez Pirinioak-era joan gura eta Jaca aldera beharrean beste inguru bat ezagutu gura izan ezkero? Hainbat eta hainbat aukera dagoz baina bada Mendebaldeko Pirinioak mendikatean kokatutako mendi eta inguru bat benetan ederra, zein eta Bisaurin.

Askotan, itsutu egiten gara mendizaleok 3.000 metrotik gorako mendiekaz, bada zeozelan holako obsesino puntu bat, hortik metro batzuk beherako mendiei inportantzia gitxiago emoteko; halan da be, gehienetan ez da holan izaten, 2.000 eta 3.000 metro arteko mendi asko baitagoz horrek baino altuagoak baina ez hain ederrak diranak. Konparazinoak, ostera, ez dodaz bape gustoko, beraz, jo daigun Lizarako aterpetxerantz eta gozau daigun geure begietatik barrena aurrera begituta.

Echoko eta Aragueseko bailaren ingurutik abiatuta sartuko gara bertan, iparraldearen mugea Aguas Tuertas ingurua izanik. Lizarako aterpetxean egingo dogu lo edota furgoneta edota autokarabanea badogu, aparkaleku ederra eta laua dago aterpetxearen aurrean bertan. Irudikatu daigun, beraz, begien gozamenerako panoramika ederra daukagula aurrez aurre. Behin berau irudikatuta, tontorrerantz igoteko geure bidea aukeratu beharko dogu eta ez pentsau aukera bakarra dagoanik, nongura eta zeingura baititugu.

Lizaratik aterpetxetik urten, mendiaren tontorra zapaldu eta aterpetxerako bueltako bidea 12,75 kilometro ingurukoa da, 1.130 desnibel metatua, aterpetxea 1.540 metrotara baitago. Halan be, beste hainbat bide be izango doguz aztergai eta aukeragai; horreen artean, NE ertza, Las Fetaseko bidea, Gabarditoko aterpetxetik igoerea, Oza/Guarrinzatik, Sansanetetik edota Les Forges d’Abeletik. Ederra da aukera ugari izatea, noizean behin jente piloa batzen baita ohiko igoeratik barrena, baina goiz esnatu, zapatilak jantzi eta gora abiatzean, Foratoneko muinoak sasoia auzitan jarri eta bakotxari bere pausua ezartzen deutso, aldatz gogor eta ederrari aurre egin beharko deutsagulako, eskuma aldean dogun tontorrera heltzeko.

Ikusi dozue inoiz Peruko Mendi Gorriaren irudirik? Ikusgarria benetan, ezta? Hori bai, urrun dagoan arren, ez arduratu, Bisaurin menditik atzemon geinken panoramikeak Peruko mendi ezagun horren antza dauelako. Argazkiotan ikusiko dozuez Neterak, Secusek, Atxer Gazteluak, Costatizak eta Agüerri osotzen daben mendikate ederrak Peruko kutsua dau, baina Hueskako altxor parebakoen antza hartuta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu