Aitor Ugarte Txapeldun Arabako eskolartekoan
2020-10-13 10:14 BertsolaritzeaAitor Ugarte aramaioarra izentau dabe Txapeldun eta Euneke de los Aires Gasteiztarra txapeldunorde.
Gasteizko Hegoi Amabizka eta Eunene de los Aires, Aramaioko Danel Herrarte, Gari Arexolaleiba eta Aitor Ugarte eta Aguraingo Beñat Cano izan dira hiru eskualdeetan egindako topaketetan aukeratutako 6 finalistak.
Mikrofonoa babesteko zorroak jarri ta kendu, gel hidro-alkoholikoa sarri bota, maskarea kantetako kendu... Bertsoak egiteko nahikoa lan ez eta, aurten sano gatxa izan da bapateko jarduna. Edozelan be, saio beroa eta maila txukunekoa egiteko kapaz izan dira bertsolariak, entzuleen epeltasunak be bultzadea emon deutselarik.
Zortziko handian bina bertso kantau behar izan ditue hasteko. Aitita-amamak ikusi barik aspaldian egondako biloben papelean lehenengo. Institutura bueltetako gogoz egozan arren ikusitakoagaz hasarre dagozan ikasleen papelean ondoren, edo etxetik joan guran dagozan gazteen larrutik amaitzeko.
Zortziko txikian ofizioka hiruna bertso umoretsu kantetan entzun ditugu ondoren 6 bertsolariak. Garai xelebreotan asko ligetan dauena eta ezer ligetan ez dauena aurrez aurre jarrita Hegoi eta Beñatek saio bizia egin dabe. Aitor eta Gari be sekula kirola egin ez eta korrika hasi barri diran lagun bi izan dira, konfinamendua eta gero geldi egotearen ondorioak sufridu ostean, grabidadeak ondo ein du bere lana gogoratu dau Aitorrek edo bihar ez gara pertsona izango. Eukene eta Danelek bertso-eskolako errealidadeari heldu ahal izan deutse, herdoildutako eta asko entrenautako ikaslea bere kontraesanak azalerazoz.
Bina punturi erantzun behar izan deutse ondoren bakarka eta azkar eta txukun erantzun ditue. Bizitea tokau jakun errealidade berezi honi umorez eta kritiko erantzuteko aukerea izan dabe: Beñat Canok esan bezela, aurrera egin behar da ta beti barrezka eta holan heldu dira bakarko azken lanera.
Eukene de los Airesek esan bezela, saioaren amaierarako nerbioak lasaituta eta gozetan ibili dira bertsolari gazteak askoren lehen aldian.
Eskolarteko berezi hori / ez da horrenbesterako... Preparau Euskal Herrirako!
Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Aitor Jimenezek osotu daben epaimahaiak Aitor Ugarte aramaioarra izentau dabe Txapeldun eta Euneke de los Aires Gasteiztarra txapeldunorde.
Aroa Arrizubietak igazko lekukoa jasoten dauen egurrezko mikrofonoa pasau deutso Aitorri eta sendo kantau dau: lekukoa pasatu / daigun eskuz esku / ze bertsoak txapeldun / bat bakarrik ez du. Harro hartu dau lekukoa eta eskerrak emonez agurtu gaitu txapeldunak. Luzaroan gogoan izango dauen txapelketako oroigarri borobila eroan dau etxera.
Mikroa doa oinordetzan ta / Zelan ez harro sentidu / Aurrerantzean bertso ederrak / Be kantauko ditu!
Eskerrik asko Ikastolen Alkarteari Eskolartekoa beste behin be aurrera eroateko emondako laguntzeagaitik eta Zorionak Arabako bertso-eskolei, ez baita makala egoera gogor honi emondako erantzuna eta lortutako emoitzea. 2021ean gehiago eta hobeto.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!