Kerman Diaz nagusi Larzabaleko saioan

Bizkaie! 2020-10-13 08:15   Bertsolaritzea

Final arenetako lehen saioa urriaren 17an izango da Senpereko Larreko gelan.

Xilaba Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken kanporaketea jokatu da Larzabalen eta final arenetako saioak erabagita dagoz. Larzabalen Xan Alkhatek eta Mizel Mateok egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 180 bertsozalek, giro ederrean bete dabe Larzabaleko Herriko gelea. Datorren zapatuan,, urriaren 17an, bigarren faseko lehen saioa jokatuko da Senpereko Larreko gelan.

Larzabalen, Kerman Diaz izan da irabazlea, 306 puntugaz, eta holan geratu da sailkapena:

Kerman Diaz............................306
Xan Alkhat...............................304,5
Mizel Mateo.............................299,5
Johaine Sarraillet.....................293
Oneka Arteaga Olasagasti......290,5
Josu Txoperena Iribarren........285


Xilabako final arenak

Lehenengoa hurrengo zapatuan (urriak 17), izango da Senpereko Larreko gelan eta Miren Artetxe Sarasola, Aitor Servier Etxexuri, Kerman Diaz, Patxi Iriart Hiribarren, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Gillen Hiribarrenek kantauko dabe.

Saioa 17:00ean hasiko da eta sarrerak lekuan bertan erosi ahal izango dira.

Final arenetako beste saio biak:

- Urriak 24, Sohütako Herriko gelan, 17:00etan.- Maddalen Arzallus Antia, Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna eta Elixabet Etxandi Goienetxe

- Urriak 31, Izturitzeko Herriko gelan, 17:00etan.- Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu