Eddie Van Halen gitarristea hil da
2020-10-07 07:50 Musikea65 urte zituala hil da eztarriko minbiziak jota.
Eddie Van Halen, Van Halen talde ezagunaren sortzaileetako bat eta 70eko eta 80ko hamarkadetako rockaren ikonoa, bart hil da eztarriko minbiziaren eraginez. Santa Monicako (Kalifornia, AEB) Providence Saint John's Health Center ospitalean hil da.
1955eko urtarrilaren 26an jaio zan Amsterdamen (Herbehereak) eta Van Halen heavy metal taldearen gitarrista eta sortzaileetako bat izan zan, Alex anaiagaz batera. 1972an hasi ziran talde bat sortzeko aukerea aztertzen eta eskolan joten eta David Lee Roth ezagutu eben, aurrerago taldeko abeslaria izango zana eta Van Halen izeneko lehen diskoa kaleratu eben 1978an.
Van Halen taldea 1974. urtean sortu zan eta Van Halen anaiak tartean ziran, Eddie Van Halen (gitarristea) eta Alex Van Halen (batería); abeslaria David Lee Roth zan eta bajistea, barriz, Michael Anthony. Taldearen diskografian estudioko 12 disko dagoz baina zuzenean grabautako bat eta bilduma disko bi be ez dira ahaztu behar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!