Bilboko Udala eta Euskaltzaindia bat datoz euskerearen erabilerea sustatzeko

Bizkaie! 2020-10-06 07:57   Euskerea berbagai

Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak erakundeon arteko urteko lankidetza-hitzarmena izenpetu dabe.

Juan Mari Aburtok eta Andres Urrutiak sinatutako akordioaren helburua da euskal literaturea ezagutzera emotea, hizkuntza-aholkularitzea eskaintzea eta euskerea Bilbon eta Bilborentzat sustatzea.

Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazo dauenez, Euskaltzaindiaren eta Bilboko Udalaren arteko elkarlanaren ezaugarria da hitzarmen hau, Bilbon euskarak duen bizitasuna erakusten duena. Bilboko Udalarekin aspalditik dugun hitzarmen hau estrategikoa da guretzat.

Kontuak kontu, Euskaltzaindiak Bilbon euskerea jorratzen eta gizarteratzen lagunduko deutso Udalari. Erakunde biok, gainera, alkarregaz dabiz Bilbon hizkuntzea bizibarritzeko eta euskal kulturea zabaltzeko berbaldiak eta kultur-jarduerak atontzen.

Andres Urrutia euskaltzainburua pozik agertu izan da hitzarmena izenpetu ostean: Aspaldikoa da alkarlan hau, Akademiarentzat estrategikoa, Bilboko uriak euskaldun kopuru handia baitauka, handitzen doana urtez urte. Beraz, Euskaltzaindiaren eta Bilboko Udalaren arteko alkarlanaren ezaugarria da hitzarmen hau, Bilbon euskereak dauen bizitasuna erakusten dauena.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eretxiz, Udalaren helburu estrategikoen artean, euskerearen transmisioa, haren erabilera soziala eta hizkuntzearen kalidadea dagoz eta horretan aurrera egiteko Udalak Euskaltzaindiagaz alkarlanean ibili gura dau, euskerea jagon eta sustatzeko erreferentziazko erakundea baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu