Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan

Bizkaie! 2020-10-05 08:08   Bertsolaritzea

Xilabako hirugarren kanporaketea jokatu da Ainhoan. 

 

Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 160 bertsozalek bete dabe Ainhoako Alkarteen gelea. Datorren zapatuan, Larzabalen laugarren saioa jokatuko da eta aldi berean fase honetako azken saioa.

Xilaba 2020 Bertsolari Txapelketeari jarraipena emonez, kanporaketetako hirugarren saioa jokatu da Ainhoan eta saioko irabazlea Maddi Ane Txoperena Iribarren izan da, 335 puntugaz eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Izturitzen kantetako. Holan geratu da sailkapena:

Maddi Ane Txoperena Iribarren....335

Xumai Murua Berra.......................326,5

Ramuntxo Christy................. ........312,5

Iker Altuna................................ ....305,5

Bixente Hirigarai................... ........292

Battitt Crouspeyre.................. .......289,5


Larzabaleko Herriko gelan

Laugarren kanporaketea eta aldi berean fase honetako asken saioa, hurrengo zapatuan jokatuko da Larzabaleko Herriko gelan, Xan Alkhat, Mizel Mateo, Josu Txoperena Iribarren, Oneka Arteaga Olasagasti, Kerman Diaz, eta Johaine Sarraillet bertsolariakaz. Saioaren ondoren erabagita geratuko da, Maddalen Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila eta Miren Artetxe Sarasola bertsolariakaz batera ze bertsolari izango diran Final Herenetan kantauko dabnenak.

Saioa 17:00ean hasiko da eta sarrerak lekuan bertan erosi ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu