Getxon, zabalik dago Argia Ereiten Sarirako hautagaitzak proponiduteko epea

Bizkaie! 2020-10-02 09:57   Euskerea berbagai

Urriaren 23ra arte zabalik egongo da.

Datorren urriaren 23ra arte zabalik egongo da Euskera Saria Argia Ereiten XI. Lehiaketan hautagaitzak aurkezteko epea. Ekimenaren helburua da euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzen nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea. Getxoko Udalak antolatuta, herritarrak animau gira ditu beren inguruan, familian, kuadrillan, kultur, kirol eta bestelako alkarteetan euskerearen alde egunero zeozertxu egiten daben personak aurkeztu deiezan.

Hautagaiak aurkezteko fitxea posta elektronikoz euskara@getxo.eus helbidera bialdu daiteke edo posta arruntez Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzura (Foru kalea 1. 48992 Getxo), baita www.getxo.eus/euskara webgunean dagoan formularioa beteta be. Saria Ibon Garagarza eskultore getxotarraren lana da.


Aurreko sarituak

Lehenengo edizinoan, Laura Lapeyra izan zan irabazlea. Saridunak Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde egindako lanagaitik jaso eban saria. Bigarrena, Bittor Egurrolarentzat izan zan, bizitza osoa hizkuntzea sustatzen egindako lanagaitik; hirugarrena, San Nikolas Ikastoleak hartu eban, 50.urteurrenean euskerazko heziketan egindako lanagaitik; laugarrena, Nahikari Ayorentzat, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzearen alde egindako lanagaitik; bosgarrena, Gobela Ikastoleak irabazi eban, 50.urteurrenean; seigarrena, Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleentzat, euskerearen alde egindako lana eta, batez be, udalerrian orain 20 urte baino gehiago abian jarritako Berbalaguna autortzeko; zazpigarrena, Goñi familiarentzat, Getxogaso gasolindegian egindako lanagaitik; zortzigarrena, Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskerea sustatzeagaitik; bederatzigarrena, ALBErentzat 1980an sortu zanetik euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik; eta hamargarrena, Maren Goienaga Madariaga, C.D. Galea Senior A taldeko entrenatzaileari, klubaren barruan euskerea sustatzeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu