Xilaba 2020 Ainhoara helduko da zapatuan

Bizkaie! 2020-10-02 09:31   Bertsolaritzea

Arrazoi personalakaitik Oneka Arteaga Olasagastiren ordez Ramuntxo Christy izango da kantuan.

Urriaren 3an jokatuko da Xilaba Txapelketearen hirugarren sailkapen saioa, Ainhoako alkarteen gelan izango da arratsaldeko 17:00etan.

Amaia Castorene gai-emoilearen esanetara ibiliko dira bertsolariak. Arrazoi personalakaitik Oneka Arteaga Olasagasti bertsolaria ezin izango da bertan izan eta, haren ordez, Ramuntxo Christy izango da kantuan.

Ondokoa izango da zapatuan kantauko dauen seikotea: Ramuntxo Christy, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Iker Altuna, Battit Crouspeyre, Xumai Murua Berra eta Bixente Hirigarai.

Saiorako sarrerak egunean berean eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aurrera Ainhoako alkarteen gelan.

Covid-19aren ondorioz, entzuleek osasun neurriak zorrotz jarraitu beharko ditue, hau da, eskuak garbi eta maskarea kendu barik egotea eta antolatzaileek esandakoei jaramon egitea (distantzia, norabide bakarreko ibilbidea...)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu