Pello Irazu, Laida Lertxundi eta Leopoldo Zugazak irabazi ditue Gure Artea Sariak 2020

Bizkaie! 2020-10-02 08:24   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoan,Ibilbide artistikoa autortzeko modalidadean Pello Irazuk jaso dau saria, Sorkuntza-lana autortzeko modalidadean, Laida Lertxundik eta Arte plastiko eta ikusizkoen arloan agenteek egindako lana autortzeko modalidadean, barriz, Leopoldo Zugazak.

Gure Artea sariak emoteko ekitaldian buru izan da Iñigo Urkullu Lehendakaria eta hor izan da Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Eusko Jaurlaritzako bozeroailea be.

Urkullu jn.ak azpimarratu dauenez, Euskadik herri sortzailea izan behar dau herri bizia izaten jarraitzeko. Euskadik kultura, artea eta sormena behar ditu Europan eta munduan gure argi propioa izaten jarraitu daigun; kultureak eta arteak erakutsi deuskue ahalmen ikaragarria dabela gure gizartea eratzeko, gure herriaren kohesinoa indartzeko, Euskadi eraldatzeko eta Basque Country herri-irudia munduratzeko. Momentu gogor honetan, berresten dugu gure konpromisoa berresten dogu kultureagaz eta arteagaz.


Ibilbide artistikoa autortzeko modalidadea

Pello Irazu Mendizabal (Andoain, 1963) artista gipuzkoarrarentzat izan da aurten saria. Gure Artea sarien epaimahaikideen aburuz, funtsezko artistea izan da euskal arte garaikidearen panoraman eta “joan dan mendeko 80ko hamarkadan egin zan euskal eskultura garaikidearen barrikuntzearen ordezkari nagusietako bat dogu. Zer dan artea eta zer ez dan artea, horren arteko mugak gero eta lausoagoak diran testuinguruan, Irazuk artearen beraren esentzian jarri dau arretea, eskulturearen praktikeari dimensino barri bat gehituta.

Era beren, epaimahaiak bere lana autortu nahi izan dau: Eskulturea da Irazuren lanaren ardatza eta tartekatu egiten du, argazki, marrazki eta pintura muralakaz: neurri txikiko hiru dimensinoko proposamenetatik hasi eta instalazino kolosaletaraino, hibrido objektualak tartean dirala. Erabilitako diziplinaz aparte, haren lanak oso modu zehatzean heltzen deutsee gure gorputzen, objektuen eta espazioen arteko lotura anitzetan sortutako arazoei”.

Sorkuntza-lana autortzeko modalidadea

Laida Lertxundi de Pradorentzat (Bilbo, 1981) izan da saria. Donostian bizi dan artista bilbotarrak bideotik eta idazketatik lan egiten dau, eta bere proposamen artistikoak instalazino eta proiekzino moduan gauzatzen ditu, nazinoarteko arte bienaletan, galerietan, zinema-aretoetan eta erakunde artistikoetan aurkeztuz. Lertxundik erreferentzia legez hartu ditu artearen eta zinemearen historiaren formatu tradizionalak eta horreen gaineko begirada kritikoa egin dau: Haren obran etenbakoak dira abangoardiako artearen korronte kontzeptualen erreferentziak eta islatuta agiri dira bere obrako minimalismo lirikoan, musika esperimentalaren erabileran edo Pop mobimentuaren berezko estrategietan, azaldu dabe epaimahaikideek.

Epaimahaiak nabarmendu dau erreferente asko dituala artista bizkaitarrak: Lertxundiren praktikan jatorri desbardineko erreferenteak batzen dira, bere bizi-ibilbidearen parte diran tokien aitamenak, bere irudiak, testuak eta soinuak sortzeko moduen bidez eregitako bideak. Lofoten Ugarteetatik Kaliforniako basamortura, euskal mendietatik igaroz, bertako paisajeek kontakizun zatikatuen mundu bat eratzen dabe.

 
Arte plastiko eta ikusizkoen arloan agenteek egindako lana autortzeko modalidadea

Leopoldo Zugaza Fernandez (Durango, 1932) aukeratu dabe irabazle, Euskadin kulturea eta arte plastikoak sei hamarkadatan sustatzearen eta zabaltzearen alde egin dauen ibilbide oparoan oinarrituta”. Artearen munduagaz lotutako hainbat alkarte eta erakunderen ekintzaile, editore eta sortzaile izan da Leopoldo Zugaza eta haren jakin-mina eta lanerako gaitasuna nekaezinak izan dira, hain zuzen be, haren inguruko kulturearen esparruko hutsuneak beteten bultzatu dabekam, izan be, artea eta kulturea, jentearengana hurreratzeko lana dira, bai azpiegitura handietatik, bai tokiko espazio txikietatik, jaso dabe ebazpenean.

Epaimahaikideek azaldu dabenez, kalidade mailea nabarmena erakutsiz, kultura artistikoaren balio-katearen fase guztietan hartu dau parte: ikerketea, prestakuntzea, sorkuntzea, sustapena/zabalkundea eta banaketea. Eta horregatik euskal arte-sistema garaikidea ezin da ulertu Leopoldo Zugazaren ekimenen ekarpenik barik.


Epaimahaia

Gure Artea sariak arte plastikoen eta ikusizkoen arloan Euskadiko garrantzitsuenak dira eta aditu talde batek osotzen dauen epaimahaiak erabagiten ditu sarituak. Aurten Mikel Onandia izan da epaimahaiburu eta Miren Arenzanak, Lucia Agirrek, Oier Etxeberriak eta Sahatsa Jauregik osotu dabe epaimahaia. Irabazle bakotxak 18.000 euroko saria jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu