I. Villasound Musika Jaialdi barritzailea Bilbon
2020-10-01 13:38 MusikeaBakarlari eta talde gazteak sustatzea da asmoa.
2021eko apirilean, VillaSoundBilbao Jaialdiaren barruan, 4 kontzertu egingo dira Bilborocken. Horretarako, epaimahai profesional batek Euskadiko eta Nafarroako 12 bakarlari edo talde gazte aukeratuko ditu. Kontzertuak doban dira. Kontzertu horreetan parte hartu nahi dabenek hemen aurkeztu leikiez lanak urriaren 1ean hasi eta zemendiaren 9ra arte. Urtarrilaren lehen hamabostaldian jakinarazoko dira aukeratutako taldeak.
Itxaso Erroteta zinegotziak, epaimahaikide eta gazteen musikearen arloari lotutako Lorea Argarategaz batera, VillaSoundBilbao jaialdia aurkeztu dau gaur goizean. Errotetak azpimarratu dauenez, jaialdi barritzaile honen ezaugarri garrantzitsuenetako bat da aukeraketea nahikoa zabal egingo dala eta edozein musika estilo onartuko dirala (rocka, popa, metala, trapa, elektronika, folka, egileena...).
Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak azpimarratu dau VillaSound Bilbao Jaialdiak musikearen panoraman emakumeen presentzia sustatzen lagundu nahi dauela eta horregaitik, emakumeak jaialdiaren fase eta jarduera guztietan egongo dira, emakumez osotutako bakarlariei edo bandei ikusgarritasuna emon gura jeke.
Bilborocken 4 kontzertu emon ondoren, showcasean parte hartzen daben 12 taldeetatik 6 talde VSB MENTORING prestakuntza-programa batean parte hartzeko aukeratuko ditue. Programa hori 2021eko maiatzetik urrira bitartean izango da eta hautatutako talde edo bakarlarien beharrizanetara egokituko da. Errotetak adierazo dau "jarduteko espazioak eskaini nahi deutseguz, baita laguntza eta prestakuntza programa bat be, bandak bultzatzeko eta indartzeko, tresnak eta aholkularitza espezializatua emonez, euren jarduerea profesionaliza deien”. Profesionalek emongo dabe prestakuntza hori eta hainbat gai jorratuko ditue: sare sozialetan edukiak sartzea, produkzino teknikoa, zuzeneko interpretazinoa hobetzea, jaubetza intelektuala edo eskubideen kudeaketea eta sustapena, kontzertuak, birak eta hartu-emonak enpresa sustatzaileakaz.
Programa VSB TourOagaz amaituko da, 2021ean. VSB MENTORING prestakuntzako eta lagun egiteko aldiaren ondoren, parte hartuko daben sei taldeetako bat Espainiako uri batzuetan joteko aukeratuko dabe. Lau kontzertuko birea 2021eko azken hiruhilekoan egingo da. Helburuak dira banden proiekzinoa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteakaz sinergiak sortzea eta personen talentua Bilbotik kanpo zabaltzea.
Jaialdi honen hasierea datorren hilean, zemendian, izango da Bilborocken, VSB TALK jardunaldi edegiagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!