2020/10/22 - 2020/10/24

Bilboko Arriaga Antzokian. | Antzerkia

Bertold Bretchen 'Ama kuraia - Madre coraje'. Arriaga Antzokiaren Produkzinoa

.

Urriaren 22tik 24ra estreinauko da Ama Kuraia obrearen euskerazko bersinoa; eta datorren astean, urriaren 29tik zemendiaren 1era, Madre Coraje gaztelaniazko bersinoaren txandea izango da.

María Goiricelayak moldatu eta zuzentzen dau antzezlana eta Kepa Errastik egin dau euskerarako obrarako egokitzapen lana.

Zuzendari bilbotarrak testu eta interpretazino errealistearen alde egin dau.

Itziar Lazkano izango da Madre Coraje gaztelaniazko bersinoan, eta Ione Irazabalek egingo dau lan hori Ama Kuraia euskerazko bersinoan.

Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos eta Mikel Martínez dira antzezle taldeko kideak.

Urko Sangronizek zuzendutako Bilboko Koral Alkarteko Euskeria Koruak grabautako abestiak be entzungo dira;  musikea Zabalaren esku dago eta musikea eta ahots moldaketez Carlos Imaz arduratu da.

José Luis Raymond eszenografoak diseinau dau Ama Kuraia lanerako espazio eszenikoa eta lanean azpimarragarria da Eva Guerrerok sortu dauen mobimentu eszenikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu