Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketea bueltan da
2020-09-30 08:12 BertsolaritzeaEgin bako saio biak urrian egingo dira.
Zezeilaren 28an emon jakon hasierea 2020ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketeari. Oñatiko eta Ikaztegietako kanporaketak jokatuta, barriz, Covid-19ak eraginda bertan behera geratu ziran Ereñotzuko kanporaketea eta Lasturren ospatzekoa zan finala. Halan da be, oraingo egoereak aitatu saio biak egitea ahalbidetzen dauenez, urrian jokatuko dira, ez ohiko formatuan, izan be, orain arte bertso afari formatuan egin izan dira saioak eta orain aretoetara eroango da Eskolartekoa.
Saioak
- Kanporaketea: urriaren 2an, 19:00etan, Amasa-Villabonako Subijana Etxean. Bertsolariak ondorengoak izango dira:
Amets Aizpurua Mancisidor
Aner Peritz Manterola
Jon Mendiluze Mujika
Nerea Isusi Gomez
Olatz Zuazubiskar Iñarra
Uxue Ostolaza Zubia
- Finala: urriaren 16an, 19:00etan, Azkoitiko Kultur Etxean. Aurreko kanporaketa bietako irabazleak eta finalera sailkatutako Maide Garmendia Jauregi eta Ane Zubia Aranalde izan ziran; horreei Villabonako irabazlea eta puntuazinoz beste hiru batuko jakez.
Saioak doban izango dira baina aforoa kontrolau ahal izateko gonbidapenak eskatu behar dira.
Kontuak kontu, Villabonako kanporaketarako gonbidapenak dagoeneko AGORTUTA dagoz.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!