Udagoienean kulturea gainezka Bilbon

Bizkaie! 2020-09-29 08:50   Kulturea

Bilboko Udalak kulturearen eta bertoko kultura eragileen alde egin dau.

Kulturearen eta bertoko kultura eragileen alde hartutako ekimenari esker, Bilboko Udalak kulturaz beteko dau uria urrian eta zemendian: Musikea, zinemea, antzerkia, jantzak, magia, literaturea eta beste diziplina artistiko batzuk, bilbotarrek kalidade handiko kultur proposamenak gozau ahal izango ditue, segurtasun osoagaz, osasun-protokoloak betez.

#Bilbaouda2020ren ostean, Udalak udagoieneko programeari ekin deutso, #Bilbaoudazkena2020 izenekoari. Bilboko Udalak kulturearen eta bertoko kultura-eragileen alde egin dau, auzoak musikaz, antzerkiz, jantzaz, magiaz eta literaturaz beteteko. Programazino honek auzoei emoten deutse protagonismoa. Ekitaldietan, persona kopurua mugatuko da eta ikusleak jesarrita egongo dira.

Kulturea erdigunera ekarrita, Bilboko bizilagunek hiru hilebete ditue aurretik, gustu eta edade guztientzako kalidadeko programazino eskuragarriaz, inklusiboaz eta interesgarriaz gozetako.


Argazkineta (Urriaren 1etik 21era)

Bilbao Izan programearen barruan, herritarrek parte hartzeko ekimenaa da, Bilboko auzoen azken garaietako historia berreregin eta sakontzeko, bizilagunen testigantzen eta dokumentuen bitartez.

Orain, Argazkinetak Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda eta Sarriko auzoei begiratuko deutse. Furgoneta bat lau auzo horreetan ibiliko da, auzo horreei buruzko materialak batzen eta digitalizetan, besteak beste, argazkiak, diapositibak, pegatinak, bandoak, aktak, liburuxkak, kartelak, egunkari-zatiak, aldizkariak eta bideoak. Material horreek XX. mendekoak izan behar dira, 2000. urtea baino lehenagokoak.


BAD (Urriaren 15etik 25era)

BAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiak jokera eszeniko barriei begituko deutse. Arreta berezia jarriko dau egile bizien sorkuntzetan eta arte eszenikoen eta beste lengoaia batzuen (musika, bideoa, performancea) arteko alkarrizketan.


Bidebarrieta Kulturgunea

Udagoien osoan zehar, Bidebarrieta Kulturguneak hitzordu bi hartuko ditu astean, literatureari ohorezko espazio bat emoteko. Espazio horrek, liburuaren eta literaturearen lantzea dau helburu.

Astean hitzordu bi egingo dira urrian eta zemendian.


Bilbao Izan

Uriko bizilagunei aukerea emoten deutse Bilboko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko; urrian, bisitak hartuko dituan auzoa San Inazio izango da, Ezagutu oinez eta Ezagutu familian programakaz. Auzo hau sakon ezagutu eta auzoaren bitxikeriak eta sekretuak deskubridu gura dituen personek modu aktiboan egiteko aukerea izango dabe, oinez eta taldean; ganera, Ezagutu familian programan parte hartu ahal izango da.

Olgeta eta ipuinen bidez, familiek San Inazio modu ezbardin batean deskubriduko dabe, begirada jakin-gura eta sortzaile bategaz, esplorazio-kit bati esker. Zentzumenak erne eta arretaz begituta, nagusiek nahiz txikiek auzoa beste begi bbatzuekaz ikusiko dabe.

Ezagutu San Inazio oinez urrian martitzenetik barikura 10:30ean eta 18:00etan izango da eta zapatuetan, 10:30ean eta 12:30ean. Ezagutu familian: urriaren 4an eta 18an, 12:30ean. Bisitaldi bi horreek egiteko, plazea telefonoz erreserbau behar da: 944 010 010.


BIlboko Zirkuitua (Urriaren 1etik zemendiaren 27ra)

XIX. Bilboko Zirkuituak irailaren 25ean ekin eutson Castañoseko Udaltegian. Ekimen aitzindari eta berezia da Euskadin; antzerki-sormena bultzatu, sustatu eta jentearengana hurreratzeko tresna bat. Aurtengo udagoienean, auzoetako programazino eszenikoan 16 funtzino dagoz, 14 konpainia eta artistaren eskutik: La Dinamika, Eguzki Zubia, Krego Martín Danza, Mama Crea, Juan Carlos Garaizabal, Ana Capilla Danza, Loida A. Gómez, Katastrofen Teatro eta Naita Produkzinoak.


Fant (Zemendiaren 7tik 12ra)

Zinema Fantastikoaren Jaialdiak (FANT) generoaren klasikoak eta azken nobedadeak aurkeztuko ditu hainbat espazioetan: Golem zinemetan (Azkuna Zentroan), Campos Antzokian edo BBK Aretoan. Jaialdi beterano honen agendea eraldatu egin zan, osasun-krisiaren ondorioz. Horregaitik, barriro programau da, udagoien honetan generoaren onenaz gozau daigun.


Gau Zuria (Urriaren 2an eta 3an. Gainerako jarduerak urrian eta zemendian)

Normalean bagilean egiten da, uriaren sorrerearen urteurreneko ospakizunakaz batera, baina aurten, datorren astegoienean ospatzeko asmoa egoan.Kontuak kontu, programazino berezia udagoien osoan jorratuko da, bertoko sortzaileei arretea emonez eta euskal artista eta hornitzaileen alde eutsiz. Jarduerak urriaren 2an eta 3an hasiko dira, urriko hainbat espaziotan: Eleiz Museoan, Enkarnazino Eleizan, Zabalgune Eraikinean, Azkuna Zentroan, Euskalduna Jauregian eta Guggenheim Bilbao Museoan.


Kaleko Arteak (Urriaren 9, 16 eta 17an)

Kaleko antzerkiak bere lekua izango dau #BilbaoUdazkena2020-ko programazinoan. Hemengo zenbait konpainiak euren azken proposamenak aurkeztuko ditue Peñascal, Deustu eta Elorrieta auzoetan.


Magia Topaketak (Urriaren 1etik 30era)

Otxarkoaga-Txurdinaga barrutiak 13 hitzordu hartuko ditu programearen barruan; esangura horretan, ikusleei maila goreneko magoen ekitaldiak, ilusionismoaren eta zinemearen inguruko erakusketa interaktibo bat, galak eta ilusinoari buruzko berbaldi bat eskainiko jakez.

Aurten, nazinoartean entzutetsuak diran magoak be etorriko jakuz, besteak beste, Jean Philippe Atchoum frantsesa eta Los Taps artistak. Horrezaz gan, 0 kilometroko eszenearen eta kalidadeko kulturearen alde eginez, aurten bertoko konpainia eta magoak izango dira gehienak.


Mila Musika Haria (Zemendiaren 13, 20 eta 27an; abenduaren 4an)

Aurten be, harizko musika-tresnen inguruan sortzen diran musika estiloen ganekoa da zikloa.

Horrezaz gan, Musika dibertigarria da, Plazarik Plaza, Udagoieneko Bertso Saioak eta Zinebi be izango dira programazinoaren barruan. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu