Pilar Palomerok SGAE Fundazinoaren ‘Dunia Ayaso’ 2020 Saria irabazi dau
2020-09-28 07:50 ZinemeaBelén Funesek emon dau irabazlearen barri Donostiako 68. Zinemaldiaren barruan.
Pilar Palomeroren Las niñas gidoia da SGAE Fundazinoaren Dunia Ayaso 2020 Sariko irabazlea, epai-mahaiaren buru izandako Belén Funes zinemagileak aditzera emondakoaren arabera. Agerraldia Kursaalean izan da eta bertan Funesek Donostiako igazko Nazinoarteko Zinemaldiaren 68. edizinoaren zuzendaria, José Luis Rebordinos, eta SGAEko Zuzendaritza Batzarraren gidoigilea, Joanes Urkixo, izan ditu lagun.
Saria orain bost urte hildako gidoilari eta zuzendari kanariarrari egindako omenaldi lez sortu da. Berez, emakumezkoen eskubideakaz bat egiten dituen lanak autortzen ditu eta, esangura horretan, saritutako film luzean matxismo sistemikoa eta hezkuntza akastuna agirian dala nabarmendu dau epaimahaiak, emakumea menpekotasun leku batean jarten dauen egoerea, hain zuzen be. Gidoiak, epaimahaiaren erabagiaren arabera, egoera hori nonbait lekualdatzea lortzen dau, gizonezko personakana jo barik eta, noizbait, ahotsa altzetea tokauko jakonn emakumezko talde bat goxotasunez erretratauta. Hori guztia, 1992ko Zaragozan kokatuko istorioan, Expo eta Olinpiaden arteko Espainian; Celia gaztetxuaren bizitzea kontetan deuskue hor, nerabezaroko bidaian sartzen dan 11 urteko neskatilea, bizitzea egia eta guzur galantez egina dagoala deskubriduten doana.
Danetara, ondokoak ziran 2020ko edizinoan saria lortzeko lehian egon diran tituluak: Icíar Bollaínen La boda de Rosa; Paula Consen La isla de las mentiras; Pilar Palomeroren Las niñas irabazlea; eta Ane, David Pérez Sañudo euskal sortzailearen gidoia. Film horreek guztiek Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu dabe, Made In Spain eta Zuzendari Barriak sailetan, hain zuzen be.
5.000 euroko sariari esker, balio zinematografikoagaz batera, historian protagonista izan diran personaia femeninoak erakusten dituan edo emakumeak gizartean dauen egoerea kontetan dauen filma saritzen da, estereotipo eta leku komunak gainditzen dituan lana, sarritan emakumeen errealidadea, aukerak eta memoria historikoa faltsutzen dituana.
Ikus-entzunezkoen sektoreko hiru profesional autortuek (Belén Funes presidentea, José María Goenaga eta Izaskun Aranda) osotutako epaimahaiak aukeratu dau gidoi irabazlea.
Pilar Palomero
Zaragozan jaio zan 1980an. Zaragozako Unibersidadean eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolan ikasi eban eta 2006an graduau zan argazki-zuzendari legez. Idazle, zinema gidoilari eta ikus-entzunezkoetan lan egin dau eta 2013an, Bosnia-Herzegovinara joan zan zinema zuzendaritzako master bat egiten, Film Factory izenekoan eta Béla Tarr zinemagile hungariarrak zuzenduta, Sarajevo urian.
Las niñas Aragoiko sortzailearen lehen film luzea da. Malagako azken Zinemaldiko Urrezko Biznagagaz saritua izan da, Espainiako film onenaren atalean eta nazinoarteko hainbat jaialditan, Shanghai, Sarajevo edo Berlinen be, erakutsia izan da baina Palomerok film laburren arloan egin dau lan. 2016an eta 2017an, Sarajevo Talents eta Berlinale Talents sormen-guneetan nabarmendu zan, hurranez hurran. Haren lanek errealismoz aztertzen dabe bizitzea eta hezkuntzea eta alkarrizketea azpimarratzen ditue bizikidetzan aurrera egiteko tresna legez; personen arteko adiskidetasuna, giza hartu-emonak eta komunikazinoak emondako balioak dira gidoiak idaztean Palmero gazteak jorratzen dituan gai nagusiak.
Dunia Ayaso
Dunia Ayaso gidoilari eta zuzendaria (Las Palmas, 1961, Santa Cruz de Tenerife, 2014) Perdona bonito, Lucas me quería a mí, Descongélate edo La isla interior lako filmen egilea da. Félix Sabroso bere lagunagaz egin eban lan. Telebistarako audientzia handiko telesailak idatzi zituen, tartean, Mujeres edo Quítate tú para ponerme yo. Bere azken proiektu amankomuna, El tiempo de los monstruos, Félix Sabrosok zuzendu eban urte batzuk geroago eta egun bakarrik. Ayasok antzerkian be egin eban lan, Lifting, La gran depresión eta Las histéricas somos lo máximo lanek dituala, besteak beste, horren adierazgarri.
SGAEko bazkidea, heren ibilbide profesionalean zehar jaso zituan sarien artean, 2009an Televisión Españolak (TVE) emondako La Navaja de Buñuel nabarmendu behar da, hau da, Alberto San Juan eta Geraldine Chaplin protagonista izan zituan La isla interior filmagaitik urteko film onenari emondakoa.
Aurreko edizinoetan, Carla Simon zuzendariak jaso izan dau saria, Verano 1993 filmagaitik (2017); Arantxa Echevarria zinemagileak Carmen y Lola filmagaitik (2018) eta Belén Funes gidoigile berak, La hija de un ladrón lanagaitik (2019). Abagune horreetan guztietan saria Valladolideko SEMINCIn emon da, aurten arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!