Maddi Sarasua Laskarai nagusi Muskildiko saioan

Bizkaie! 2020-09-28 08:09   Bertsolaritzea

Hurrengo kanporaketea Ainhoako Herriko gelan jokatuko da urriaren 3an.

Xilaba Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea jokatu da Muskildin. Patxi Iriart eta Maindi Murua Berrak egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. Giro ederra bizi izan da Muskildiko Posonpesenea aretoan. Datorren zapatuan Ainhoan izango da hirugarren saioa.

Muskildiko saioko irabazlea Maddi Sarasua Laskarai izan da, 327,5 puntugaz eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Sohütan kantetako; esangura horretan, holan geratu da sailkapena:

Maddi Sarasua Laskarai..............327,5

Patxi Iriart Hiribarren....................326

Maindi Murua Berra......................315

Gillen Hiribarren...........................304,5

Pettan Prebende..........................271

Oier Urreizti..................................260

Kontuak kontu, Xilabako kanporaketea hurrengo zapatuan jokatuko da, Ainhoako Herriko gelan: Oneka Arteaga Olasagasti, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Iker Altuna, Battitt Crouspeyre, Xumai Murua Berra eta Bixente Hirigarai bertsolariakaz.

Saioa arratsaldeko 17:00ean hasiko da eta ohikoa dan legez, sarrerak lekuan berean erosi ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu