Unamunoren Eguna Bilbon, irailaren 29an
2020-09-25 12:14 KultureaBajo pluma de mujer dokumentala eta lora-eskaintzea iragarri ditue.
Datorren martitzenean, irailaren 29an, Miguel de Unamunok 156 urte beteko zituan. Urian jaiotako idazle ospetsuari omenaldia egiten deutso urtero Bilboko Udalak eta aurten, egilearen egun instituzionala ospatuko dau, 12:00etan, Juan Mari Aburto Alkatea buru, egilearen izena daroan Zazpi Kaleetako plazan egingo dan ohiko lora-eskaintzeagaz.
Arratsaldean, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean, 19:30etik aurrera, Maribel R. Fidalgo eta Adriana Paíno Ambrosioren Bajo pluma de mujer dokumentalaren proiekzinoa eta ondoren, berbaldia emongo dabe. Arratsaldeko ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izango da hemen.
Jarduera honetarako gonbidapena behar da, leku-kopurua osotu arte, eta helbide honetan eskuratu daitekez: bilbaokultura.eus. Egungo egoerearen ondoriozko segurtasun neurriak dirala eta, ekitaldi aretoko ateak 18:15ean edegiko ditue, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan parte-hartzaileak egokitu ahal izateko.
Bajo pluma de mujer
Dokumentalean XX. mendearen lehen hereneko emakumeen gizarte eta kultura ikuspegia aztertzen da, Miguel de Unamunori bialdutako eskutitzen bidez. Eskutitz horreek emakumeek idatzi eta autoreari zuzendu eutsiezan. Miguel de Unamuno museoaren etxeko funts espistolarrak dituan 600 gutunen artean, María de Maeztu, Clara Campoamor, Margarita Xirgú, Emilia Pardo Bazán eta Carmen Conderen gutunak dagoz.
Maribel R. Fidalgo Salamancako Unibersidadeko ikus-entzunezko komunikazinoko irakaslea da. Komunikazinoari eta informazinoari buruzko jakingureak eta horreek Gizarte Zientziakaz dituen hartu-emon estuak gidatu ditue haren prestakuntza-arloak eta teknologia barrien eta garapen komunitarioaren arloan espezializau da.
Adriana Paíno Ambrosio doktorea da Salamancako Unibersidadean eta Kazetaritzan lizentziaduna Valladolideko Unibersidadean. Gaur egun, Miguel de Cervantes Europako Unibersidadeko Gizarte Zientzien Departamentuko irakaslea da. Haren ikerketa-arloak honako honeek dira: agertoki digitaleko kazetaritza-formatu barriak, dokumental interaktiboak, ziberkazetaritzea, murgiltze-kazetaritzea eta fikzinoko eta ez-fikzinozo transmedia narrazinoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!