Ondarearen Europako Jardunaldien 20 urte Bizkaian
2020-09-25 09:23 Kulturea70 udalerri baino gehiago eta kulturearen arloko ehun erakunde eta alkarte inguru batu dira.
Hezkuntza eta Ondarea izeneko topaketa-zikloan, Kultura Ondareari buruzko asmo handiko sensibilizazino-programa bat da, Europako Kontseiluak Europako Batasunagaz lankide jardunik sustatua. Europa mailan ibilbide luzea dauen ekimenak aurrekaririk bako erantzuna izan dau, gaur egun 50 estaduk parte hartzen dabelako bertan.
Bizkaiko Foru Aldundiak koordinau dau kanpainea, 70 udalerri baino gehiagoren eta kulturearen arloko ehun erakunde eta alkarte ingururen laguntzinoagaz.
Urrian zehar ateak zabalik izango dituan jarduerea da eta jenteak bere ondareagaz eta historiagaz lotutako baliabide ugari ikusi eta ezagutzeko aukerea izango dau.
Kontuak kontu, edizino bakotxak gai zehatza dakar, antolatzaile guztientzat baterakoa eta proposamen guztien hari gidaria izango dana; horri esker, koherentzia handia emoten jako ekitaldien programa orokorrari baina, ganera, jarduera landu eta berezien diseinua sustatzen dau, urtez urte.
Europa mailan, ondarea zabaltzeko eta parte-hartze handiena dauen ekitaldi kulturala da. Auten, Jardunaldien 20 urte ospatuko dira Bizkaian. Urrian izango dira jardunaldiak eta halabeharrezko ekitaldi bilakatu dira Bizkaiko kultura-egutegian. Hemeretzi urteotan, eleiza baseleizea, etxe, baserri, jauregi eta torre eta gotorlekuetako monumentu-ondarearen elementuak ezagutu doguz, baita industria ondarearen eta ondare higigarriaren zati diran bilduma eta elementuak be; Ogibide, elezahar, jantza eta tradizinoen, kirol eta jaien eta euskerearen ganeko ondarearen adierazpen ugari ezagutu ditugu. Baliabide horreek erakutsi egin dira eta horreetako batzuk berreskuratu, persona guztiek gozau deiezan. Ondarea taularatu izanak, horren balioa nabarmentzeko eta hori jagoteko balio izan dau.
Zelan bialdu nire ekitaldiari buruzko proposamena?
Pentsau jarduera bati buruzko idea eta egiaztatu koordinazino-taldeagaz, helbide elektroniko honetan: ondareabizkaia@gmail.com.
Idea gauzatzen lagunduko deutsugu: Jarduerea azaltzeko testu bat idatzi eta goiburuan izenburu adierazgarri bat jarri. Testuari erantsi beharreko fitxea pentsau: eguna eta ordua, antolatzailea, hartu-emonetan jarteko eta erreserbak egiteko telefonoa eta helbide elektronikoa. Irudi bat be bialdu daiteke.
Bete fitxea jasoko dozun ereduaren arabera edo idatzi informazinoa webgunean .
Ptropheus: Heziketea antxinako Erroman
Hiru eszenen bidez, JANO taldearen eskutik, antxinako Erroman Mediterraneoan gailendu ziran irakaskuntza metodoek zelako bilakaerea izan eben ikusiko dogu, Ozeano Atlantikotik Irakeraino eta Rhineko uretatik Saharako hareetaraino joian Inperio handi baten oinarrizko zutabea ziralarik.
Hitzordua: Urriaren 24an, 12:30ean.
Erreserbak: 944 040 990 telefonoan edo arkeologimuseoa@bizkaia.eus helbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!