XIX. Bilboko Zirkuitua, auzoetara helduko da udagoienean

Bizkaie! 2020-09-25 08:51   Kulturea

Programazinora 16 saio batu ditue, 14 euskal konpainia edo artistaren eskutik.

Bilboko Zirkuituak helburu bi ditu: bertoko eszena amateur edo semiprofesionala bultzatzea eta arte eszenikoak auzoetara hurreratzea. Ekimen aitzindaria eta berezia da Euskadin; antzerki-sormena bultzatu, sustatu eta jentearengana hurreratzeko tresna.

Bilboko Zirkuituak, arte eszenikoetako tokiko konpainien jarduna (gehienak amateurrak edo semiprofesionalak izanik) bultzatzeko asmoz Bilboko Udalak abiatutako ekimenak XIX. denporaldia egingo dau aurten: irailaren 25ean hasiko da, Castañoseko udaltegian.

Udalak azaldu duenez, Bilboko Zirkuitua ekimen aitzindari eta berezia da Euskadin; antzerki-sormena bultzatu, sustatu eta jendearengana hurbiltzeko tresna bat.

Udagoien honetako programazino eszenikoa, Bilboko auzoetan, 16 ekitaldikoa izango da, 14 konpainia eta artistaren eskutik. Denporaldi honetan parte hartuko daben konpainietako batzuk ezagunak dira Bilboko Zirkuituan, esate baterako A trompicones Teatro; pieza barri bat ekarriko deuskue, beste denporaldi batzuetan erantzun bikaina izan ondoren. La Dinamika be hemen ibilitakoa da (Eguzki Zubia).

Era berean, ikuskizun barri eta estreinaldi asko ikusi ahal izango ditugu, besteak beste, Krego Martín Danza, Mama Crea eta Juan Carlos Garaizabal konpainiak eta artistak etorriko dira. Iuris Tantum-en lana be ikusiko dogu, Kepa Ibarraren gidoia dakarrena.

Eskaintza kulturala osotzeko askotariko proposamenak dagoz, komedia, misterioa, jantzea eta musikea buztartuz, baita antzerkiari buruzko mahai-inguru bat be, bertoko zenbait kolektiboren eskutik: Ana Capilla Danza, Loida A. Gómez, Katastrofen Teatro, Naita Produkzioak, Aimara teatro, Fósforos, Olatz Gorrotxategi eta La Pacheca Collective.


Sormenari babesa

Bilboko Udalaren programa honek aukera parebakoa emoten deutse herritarrei uriko proposamen artistiko barri eta freskoenak gozau deiezan. Ekimen honek garrantzia dauka, bestetik, uriko eskaintza kulturala deszentralizetako; denporearen porasuz, antzerki-zirkuitu hau auzo guztietara zabaldu da eta auzoetako askotan hauxe da estalitako eremu batean egiten dan arte eszenikoen eskaintza bakarra.


Zirkuituaren Egitaraua

Aurreko edizinoetan lez, antzezpenak 19:30etik aurrera programau dira baina Solokoetxe institutuan eta Harrobian (barrikuntza eta produkzino eszenikoko zentroa) egingo diranak 19:00etan hasiko dira; Fósforos-en funtzinoak, barriz, saio bikotxa izango dau.

Irailaren 25ean, ANA CAPILLA DANZA Cajita de música. Castañoseko Udaltegian.

Urriaren 1ean, A TROMPICONES TEATRO Solitaire. Basurtuko Udaltegian.

Urriaren 2an, LA DINAMIKA 3er Akto. Errekaldeko Udaltegian.

Urriaren 8an, IURIS TANTUM Raúl, no cenes solo. Zorrotzako Udaltegian.

Urriaren 9an, LOIDA A. GÓMEZ Artaud y otros animales. San Frantziskoko Udaltegian.

Urriaren 10ean, KREGO MARTÍN DANZA Conmovidas-con movidas. Harrobian.

Urriaren 25ean, KATASTROFEN TEATRO Las fosas abisales. Otxarkoagako Udaltegian.

Urriaren 30ean, MAMA CREA Una celda propia euskaraz. Castañoseko Udaltegian.

Zemendiaren 5ean, MAMA CREA Una celda propia. Basurtuko Udaltegian.

Zemendiaren 6an, NAITA PRODUKZIOAK Adela eta Martirio Bernarda Albaren Etxean, euskeraz. Errekaldeko Udaltegian.

Zemendiaren 12an, AIMARA TEATRO El Enfermo imaginario. Begoñako Udaltegian.

Zemendiaren 15ean, FÓSFOROS Momentos de vida. Begoñako Udaltegian.

Zemendiaren 20an, OLATZ GORROTXATEGI Proyecto teatral sobre memoria histórica. Castañoseko Udaltegian.

Zemendiaren 25ean, LA PACHECA COLLECTIVE Contado por ellas. Solokoetxe institutua.

Zemendiaren 26an, JUAN CARLOS GARAIZABAL No más Boleros, Gracias. Otxarkoagako Udaltegian.

Zemendiaren 27an, LA PACHECA COLLECTIVE Contado por ellas. Zorrotza Auzokan.

Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu