Eneko Aldana eta Iruri Altzerreka nagusi Muxikan eta Berrizen

Bizkaie! 2020-09-24 08:08   Bertsolaritzea

Udabarria Bertsotan faseko azken saioak gaur jokatuko dira (Hilak 24) Zallan eta Derion.

Iruri Altzerreka Martinez | Ikusi handiago | Argazki originala

Muxikako Ariatzako eskoletan eta Berrizko kultur etxean jokatu dira bart saioak; gaur, irailaren 24an, amaituko da Udabarria Bertsotan. Azken astean sartu da Udabarria Bertsotan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako beste sailkapen saio bi jokatu dira bart: Muxikan eta Berrizen. Biak hasi dira 18:30ean.

A multzoko saioa Muxikan jokatu da, Ariatzako eskolatan, sarrega guztiak agortuta. Saioko irabazlea Eneko Aldana izan da. Holan geratu da saioko
sailkapena:

1. Eneko Aldana Carrasco..........178

2. Arkaitz Zipitria Mendizabal.......175,5

3. Jone Larrinaga Dañobeitia......160

4. Peru Irastortza Santxo...............154

5. Aritz Landeta Terceño..............152

6. Iñaki Lersundi Arrizabalaga........116


Saioan gaiak emoten Leire Garatxena Larrabe ibili da; epaimahaian, barriz, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.

B multzoko saioa, Berrizen jokatu da, kultur etxean. Saioan nagusi, Iruri Altzerreka izan da. Holan geratu dira ganerako puntuazinoak:

1. Iruri Altzerreka Martinez.........170,5

2. Mikel Goiriena Larrazabal......169,5

3. Aitor Esteban Etxebarria.........150,5

4. Nahia Ibarzabal Gisasola.........145

5. Maider Altuna Urbina..............142

6. Axier Goñi Arsuaga.................135


Saioan gaiak emoten Itxaro Juaristi Olaetxea ibili da. Epaimahaian, ostera, hurrengoak egon dira: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta MirariAzula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.


Hurrengo saioak

Udabarria Bertsotan faseko azken saioak gaur jokatuko dira, 18:30etik aurrera, Zallan eta Derion.

Zallako saioa La Capilla aretoan izango da. Kantuan ondoko bertsolariak:

 Garazi Navarro Ugarteburu.

 Gorka Pagnabarraga Agorria.

 Igor Galarza Intxausti.

 Illart Gumuzio Larrazabal.

 Javier Martinez Gutierrez.

 Koldo Muñiz Aldamizetxebarria

Derion, ostera, Gurea aretoan jokatuko da sailkapen faseko saioa. Bertsolari
seikotea, hauxe:

 Aissa Intxausti Aburruza.

 Eneko Barruetabeña Bilbao.

 Iker Apraiz Solaguren.

 Josune Aramendi Perez.

 Lurdes Ondaro Mallea.

 Mikel Retolaza Etxebarria

Sarrerak

Segurtasun neurriak ahalik gehien errespetatzeko asmoz, sailkapen faseko sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu