Getxoko 36. Nazioarteko Folk Jaialdia, irailaren 25etik 27ra
2020-09-24 08:16 MusikeaCeltas Cortos, Luar Na Lubre, Oreka TX zein Brincadeira izango dira gurean.
Getxoko 36. Folk Jaialdia, aurten, formatu murriztuan izango da eta saio guztiak, Muxikebarriko Ereaga aretoan, hain zuzen be. Bertan, ibilbide luze eta erantzun handikoa daben taldeen musikaz gozau ahal izango da, Luar Na Lubre, Celtas Cortos eta Oreka TXrena, hain zuzen be. Jakina, kaleko bandak be hor ibiliko dira baina aurten Muxikebarrin, estalpean izango dira, Brincadeira eta Transfolk taldeak protagonista.
Egitaraua
Irailaren 25ean, LUAR NA LUBRE taldeak Vieiras e vieiros: Historias de peregrinos lana aurkeztuko dau, 20:00etan. Txartelak 12 euroan erosi daitekez.
Hamarkadako lehenengo Done Jakueren urtea ate joka dagoala, 30 urteko ibilbidea egin ondoren, talde galiziarrak azken lanagaz azalduko jakuz. Pasa dan martian aurkeztu eben eta diskoaren helburua da Bidearen 150 kilometroen soinuak jasotea da. Taldeak musika tradizionalaren berrikusketa gozo eta bereizgarria lortu dau.
Irailaren 26an, zapatuan, CELTAS CORTOS taldea izango da protagonista Getxon, 21:30ean. Sarrerak 18 euroan eskuratu daitekez.
Celtas Cortos taldea bueltan da 30 urteko ibilbidea ospatzeko. Solo recuerdo lo bueno. De lo malo nada bilduma-lanagaz datoz Getxora. Folk modernoan eredu, kanturik ospetsuenak eskainiko ditue, besteak beste, belaunaldi bateko ereserki bihurtu dan eta konfinamenduan beste artista batzuekaz batera abestutako 20 de abril abestia.
Irailaren 27an, domekan, OREKA TX azalduko jakuz taula gainean, Koklea Berezia eskaintzeko. Gonbidatuak Aziza Brahim, Mónica de Nut, Thierry Biscary eta Xabier Zeberio izango dira. Sarrerak 15 euroan topauko dozuez.
Koklea Oreka TX bandearen proiektu barria da. Zientziak natura bere lengoaiaren bitartez inerpretetan dauen lez, Oreka TX txalapartea erabilten dau ingurumenaren irakurketea egin eta konpartiduteko. Boskoteak azken urteetan egindako ibilibide musikalaren emoitzea islatzen da lan horretan, berezko estiloan sakonduz eta soinu tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikidean. Aurten, aurkezpen berezi bat gozetako aukerea izango dogu, lehen mailako kolaboratzaileakaz joko dabelako.
Dobako kontzertuak
Algorta eta Romoko Kultur Etxeetan gonbidapenak jaso behar dira.
Irailaren 25ean, 18:00etan, Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, BRINCADEIRA taldeak animauko ditu bazterrak. Gonbidapenak agortuta dagoz.
Erritmo eta jantza tradizionalak jorratzen ditue ikuskizun sutsu eta indarrez betetakoan. Perkusinoa eta mobimentua buztartzen ditue publikoa atrapau eta liluratzen saio bizkorrean.
Irailaren 27an, 12:00etan, TRANSFOLK Txaloka azalduko jaku. Transfolk ikuskizunak Euskal Herriko folkloreaz gozetako aukerea emongo deusku betiko euskal jantza eta musiken eskutik. Folklorea bezela, lan hau hasi eta aldatu egingo da eszenatokian: tradizinoak garatuz, musikea berpiztuz eta ohiturak hankaz gora jarriz. Musikaz, jantzaz, antzerkiaz eta umorez betetako ikuskizuna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!