Zabalik dago Gizonentzako Bertso Eskola Feministan izena emoteko epea

Bizkaie! 2020-09-23 07:55   Bertsolaritzea

Ahalduntze Bertso Eskolea eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministea, urrian hasiko dira.

2020-2021 ikasturtean be eskainiko dira Ahalduntze Bertso Eskolea eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministea, urrian hasiko dira biak.

Kontuak kontu, gaur, irailaren 23an, 9:00etan edegi dabe bertso-eskola feministetako matrikulazinoa eta urriaren 4ra arte emon ahal izango da izena Ahalduntze Bertso Eskolan nahiz Gizonentzako Bertso Eskola Feministan. Webgune honetako izen-emote orri honeek bete behar dira:


Ahalduntze Bertso Eskolea 2020-2021: izen-emotea.

Gizonentzako Bertso Eskola Feministea 2020-2021: izen-emotea.

Izen-emote epea amaituta, urriaren 5ean jakinarazoko da taldearen osoketea eta orduan bideratuko da ordainketea (150 eurokoa da matrikulea).

Lagun kopurua mugatuko da, egungo egoerara egokitzeko eta, honenbestez, 27 lagunentzako lekua izango da Ahalduntze Bertso Eskolan; holan, bertsolariei eskainitako eskolea izango da aurten. Dana dala, 'igaz gai-jartzaileakaz egindako lanketeari eusteko, batez be eurei zuzendutako eskaintzearen barri be emongo dogu laster. Gizonentzako Bertso Eskola Feministeari jagokonez, 20 lagunentzako lekua izango da, gai-jartzaile zein bertsolari izan.

Hilean behin egingo da eskola bat nahiz bestea; zapatu goizetan izango dira saioak, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Ikasturte osoko konpromisoa eskatuko da, bai etorteko eta parte hartzeko be. Konpromisoa, esperimentazinoa eta aniztasuna dira, hain zuzen, eskola honeen oinarri.

Hementxe topatuko dituzu eskolen egun zehatzak, Ahalduntze Bertso Eskoleari eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministeari jagokenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu