Muxikara eta Berrizera helduko da gaur Udabarria Bertsotan

Bizkaie! 2020-09-23 10:16   Bertsolaritzea

Muxikako saioko sarrera guztiak agortu egin dira.

Bigarren astean sartu da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Gaur, saio bi jokatuko dira: Muxikan eta Berrizen.

A multzoko saioa Muxikan jokatuko da, Ariatzako eskoletan, 18:30etik aurrera. Bertan kantauko daben bertsolariak, hurrengoak dira:

Aritz Landeta Terceño
Arkaitz Zipitria Mendizabal
Eneko Aldana Carrasco
Iñaki Lersundi Arrizabalaga
Jone Larrinaga Dañobeitia
Peru Irastortza Santxo

Gai emoile beharretan Leire Garatxena Larrabe ibiliko da. Epamahaiko kideak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izango dira. Idazkaria, ostera, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Saio honetarako sarrerak agortuta dagoz.

B multzoko saioa, ostera, Berrizko kultur etxean jokatuko da ordu berean, 18:30an. Kantuan ondoko seikotea:

Aitor Esteban Etxebarria
Axier Goñi Arsuaga
Iruri Altzerreka Martinez
Maider Altuna Urbina
Mikel Goiriena Larrazabal
Nahia Ibarzabal Gisasola

Gai emoile beharretan, Itxaro Juaristi Olaetxea ibiliko da eta, epaile beharretan, barriz, Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharrak Karmele Gisasola Zenikazelaiak egingo ditu.

Berrizko sarrerak erosi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu