Bilbok bat egin dau euskaltegien matrikulazino-kanpaineagaz

Bizkaie! 2020-09-23 08:36   Euskerea berbagai

Euskerea ikasteko zure formulea / Tu fórmula para aprender euskera da goiburua.

Bilboko Udalak bat egin du euskaltegien 2020-2021 ikasturterako matrikulazino-kanpaina barriagaz, baita euskaltegiak ikasleei eskaintzarik malguena eta zabalena eskaintzeko egiten dabizen ahaleginagaz be.

Lau ikastaro eskainiko dira, nahiz eta hor barruan malgutasun handia eskaini. Ohikoa danez, aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dira, betibe ikasgeletan segurtasun neurriak beteten dirala bermatuz. Era beran, jarduera bikotxeko ikastaroak be eskainiko dira, aurrez aurreko jarduera eta aurrez aurrekoaz bestekoa buztartuta. Hirugarrenik, bakotxak bere erara ikasteko ikastaroak eskainiko dira, norberak bere ordenagailua erabiliz eta ikasteko. Azkenik, bideokonferentziazko taldeak eskainiko dira, ikasgela birtualen bidez, taldeen barruan eta ordutegi finkoetan irakasleen laguntzinoa izango dalarik.

Horrezaz gan, egonaldiak eskainiko dira, bai barnetegietan, bai kolektibo eta enpresentzako ikastaro berariazkoetan.

Euskaltegi guztietan bermatuko dira Covid-19aren kontra egiteko osasun neurriak. Euskaltegi bakotxak bere kontingentzia plana izango dau, osasun neurri guzti-guztiak betez. Helburua da ikasleak lasai etortea euskaltegietara eta, ahal dela, aurrez aurre egitea ikastaroak. Eskaintza malgua izango da, ikaslearen beharrizanen arabera, baina lehentasuna izango da aurrez aurreko irakaskuntzea sustatzea, horixe dalako eraginkorrena.

Ikasleek euskerea eraginkortasunez ikasten badabe eta jagoken mailea gainditzen badabe, matrikulea ordaintzeko dirulaguntzinoa eskatu ahal izango dabe. Eusko Jaurlaritzearen, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako aldundien eta udalen ekarpenari esker, euskerea ikastea doban da B2 mailaraino, ikasleak betebehar bi bete ezkero: % 75eko bertaratzea izatea eta jagokon mailea gainditzea (ikasketa-prozesuan aurrera egitea, hain zuzen be).

Igaz Bilboko euskategietan matrikulautako ikasle kopurua 9.000 inguru izan da. Ikaslearen batez besteko perfila da, emakumezkoa, goi mailako ikasketak dituana eta 25-50 urte bitartekoa.

Bilboko euskategien izenak eta helbideak: www.bilbaoeuskaraz.eus.

Udalak urtero eskaintzen dau dirulaguntzinoa euskerea ikasten eta Bilbon erroldauta dagozan personentzat. Gurasoak, monitoreak eta errenta bajuko personak dira laguntzon hartzaileak. Deialdiari buruzko informazioa udalaren webgunean eta www.bilbaoeuskaraz.eus webgunean argitaratzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu