Aitor Servier Etxexurik irabazi dau Hiriburuko saioan
2020-09-21 07:55 BertsolaritzeaBigarren kanporaketea datorren zapatuan, hilaren 26an, izango da, Muskildiko Posonpesenean.
Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketea jokatu da Lapurdin, Hiriburun. Egoitz Zelaiak eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 150 bertsozalek bete dabe Hiriburuko La Perle aretoa. Datorren zapatuan, hilaren 26an, izango da Muskildin bigarren saioa.
Hiriburuko La Perle aretoan, irabazlea Aitor Servier Etxexuri izan da, 334 puntugaz; hona hemen sailkapena:
Aitor Servier Etxexuri...................334
Egoitz Zelaia................................329
Irati Alcantarilla Urdanpilleta........312
Elixabet Etxandi Goienetxe.........303,5
Ortzi Idoate..................................301
Bittor Thicoipe .............................273
Xilabako Bertsolari Txapelketan bigarren kanporaketea datorren zapatuan izango da, Muskildiko Posonpesenean eta kantuan, barriz, Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Pettan Prebende, Oier Urreizti eta Maindi Murua Berra bertsolariak.
Saioa arratsaldeko 17:00ean hasiko da eta sarrerak lekuan bertan erosi ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!