Ibai Amillategik eta Imanol Arrutiak irabazi ditue hirugarren eguneko saioak
2020-09-21 08:07 BertsolaritzeaMarkina-Xemeinen eta Berangon jokatu dira saioak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako beste sailkapen saio bi jokatu dira egunotan: Markina-Xemeinen bat, Berangon bestea. Biak hasi dira 18:30ean. Markina-Xemeinen A multzoko saioa jokatu da Esperantza aretoan. Sarrera guztiak agortu dira. Saioko irabazlea Ibai Amillategi izan da 184,5 puntugaz.
Sailkapena:
1. Ibai Amillategi Omaetxebarria......184,5
2. Iñaki Iturriotz Zuluaga………………181,5
3. Beñat Bilbao Landa…………………172
4. Xabier Enbeita Ibarra………………160
5. Mikel Galarza Idirin…………………155
6. Irune Basagoiti Agirre………………123,5
Saioan gaiak emoten Zihara Enbeita Gardoki ibili da. Epaimahaian Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea egon dira. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.
B multzoko saioa, Berangon jokatu da, Berango Antzokian. Saioan nagusi, Imanol Arrutia izan da. Holan geratu dira ganerako puntuazinoak:
Imanol Arrutia Azkueta
1. Imanol Arrutia Azkueta......................159,5
2. Enare Muniategi Etxabe.......................159
3. Bittor Altube Sarrionandia……………156,5
4. Ion Barrocal Besga………………………155
5. Ana Picallo Perez…………………….…143,5
6. Maite Sarasola Isazelaia........................140
Saioan gaiak emoten Beñat Vidal Gurrutxaga ibili da. Epaimahaia, ostera, ondokoek osotu dabe: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.
Hurrengo saioak
Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak asteon izango dira: eguaztenean, Muxikan eta Berrizen; eguenean, Zallan eta Derion.
Sarrerak
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!