Badator Loraldia, irailaren 26tik urriaren 22ra
2020-09-18 11:30 KultureaGorabeherak gorabehera, esperientzia digitalari eutsiko deutse aurten.
Martian bertan behera geratu zan Loraldia Festibala indar handiz dator Udagoienean loratzen da lemapean. Imanol Agirre antolatzaileak adierazo dauenez: Hausnarketa estrategikoaren ondoren, beste bide batzuk topau eta esperientzia digitalari eutsiko geuntsola erabagi genduan. Aforo txikiagoagaz baina uda ostean zuzeneko jarduerak atontzeko erea ikusi eta hor sartu ginan. Hogeita bi saio geunkazan pentsauta eta 14 izango dira orain, besteak beste, Muda. Thierry Biscary, Mikel Urdangarin, 'Lurrun Minez' antzezlana edota 'Tarrapatan', Xabier Berasaluze Leturiagaz.
Edozelan be esperientzia digitala da barrikuntzea: Lehenengo esperientzia digitala Pettiren Manipulazino estrategien inguruan kokatzen da: Kantu batek mundua aldatu leike? galderatik abiatuta, Ana Galarragak barriketa bat jarriko dau abian Harkaitz Cano eta Pettigaz batera, hau da, kantuen idazlea eta kantariagaz batera, kulturaz eta manipulazinoaz egingo dau berba.
Bigarren barriketea Mikel Urdangarin eta Ilaski Serranoren artekoa izango da. Aurkezleak Mikel Urdangarin alkarrizketatuko dau eta musikariak pianoz moldatutako kantuak joko ditu.
Barriketa biotan publikoak parte hartu ahal izango dau.
Azkenik, hirugarren esperientzia digitalean, Alos Quartet taldeak hogeigarren urtemugan egindako ikuskizun berezia zuzen-zuzenean eskainiko dau, hasieratik amaierara arte.
Kontuak kontu, online aurkezpena izan da eta ondoko aukerak eskaini ditue:
- Loraldia
- Loraldiaren YouTubeko kanalean.
Babesleak
Loraldia Festibalak erakunde, eragile, sortzaile eta alkarteen arteko alkarlana sustatzen dau eta ekimen ugari kolaborazinoari esker plazaratzen dira. Udagoieneko edizino honetan be, badira alkarlan bereziak: Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programea, Iparraldeko Euskal Kulturaren Alkartea (EKE) eta Euskerearen Etxeak plazaratu dauen Hi(zki)bridoak programea.
Loraldia Festibala egin ahal izateko, ezinbestekoa dabe erakunde publikoen laguntzea. Edizino berezi honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dira babesle nagusiak eta horreekaz batera, Laboral Kutxaren babesa jasoten dau Loraldiak.
Erakunde horreen laguntzarik izan ezean eta aretoek eskainitako kolaborazino barik ezin izango litzateke Loraldia atondu. Egoera berezi honetan, euskal sortzaileen lana eskertu nahi dabe, ekintzotarako egin daben esfortzu handiagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!