Julen Ibarguengoitia eta Aitor Etxebarriazarraga irabazle bigarren eguneko saioetan
2020-09-18 08:12 BertsolaritzeaBart jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko bigarren saioak Getxon eta Busturian.
A multzoko saioa Getxon jokatu da, Muxikebarri Zentroko Arrigunaga aretoan.
Saioko irabazlea Julen Ibarguengoitia izan da, 177 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:
1. Julen Ibarguengoitia Ordorika..........177
2. Paule Ixiar Loizaga Legarra............165,5
3. Aitor Arrutia Azkueta.....................164
4. Nagore Beitia Telletxea................153,5
5. Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia.....148,5
6. Bikain Urkiri Etxebarria.................142,5
Oharra: saio honetan Aritz Landeta zen kantetakoa baina Nagore Beitiak kantau dau (Aritz Landetak Muxikako saioan kantauko dau).
Saioan gaiak emoten Igor Menika Bengoetxea ibili da. Epaimahaia, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxeak osotu dabe. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.
B multzoko saioa, Busturian jokatu da, Altamira auzoko kultur etxean:
Saioan nagusi, Aitor Etxebarriazarraga izan da. Holan geratu dira ganerako puntuazinoak:
1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola................184
2. Peru Vidal Gurrutxaga.............................176,5
3. Ander Ucelay Aristi.................................160,5
4. Iker Uriarte Urrutia.................................156
5. Ander Aldazabal Olabarri.........................154
6. Ander Anakabe Lekue.............................150
Saioan gaiak emoten Itxaso Juaristi Olaetxea ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osotu dabe: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari
Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.
Hurrengo saioak
Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak bihar izango dira: Markina-Xemeinen eta Berangon.
Markina-Xemeingo saioa Esperantza aretoan izango da, 18:30ean. Bertan kantauko daben bertsolariak, hurrengoak izango dira:
Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo).
Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo).
Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre).
Irune Basagoiti Agirre (Ermua).
Mikel Galarza Idirin (Leioa).
Xabier Enbeita Ibarra (Gernika-Lumo).
Aurkezle beharretan Zihara Enbeita Gardoki ibiliko da eta, epaimahaia, Alaitz Etxanobe Bereziartuak (Mañaria), Graxi Arregi Leonardok (Markina-Xemein) eta Jurgi Fuentes Goikoetxeak (Mungia) osotuko dabe. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ibiliko da.
Berangon, ostera, saioa Berango Antzokian izango da. Bertsolariak:
Ana Picallo Perez (Bilbo).
Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño).
Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga).
Imanol Arrutia Azkueta (Zalla).
Ion Barrocal Besga (Trapagaran).
Maite Sarasola Isazelaia (Deustu).
Gai-jartzaile beharretan Beñat Vidal Gurrutxaga (Leioa) ibiliko da. Epamahaian: Ander Arrien Aspiazu (Gernika-Lumo), Leire Etxebarria Gaztelu (Larrabetzu) eta Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio) izango dira. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izango da.
Sarrerak
Segurtasun neurriak ahalik gehien errespetetako asmoz, sailkapen faseko sarrerak Internet bidez erosi daitekez hemen. Prezioa: 3 euro; bazkideek, 2 euro; 16 urtetik beherakoek, doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!