'Aske' da Hilotz taldearen bigarren diskoa
2020-09-17 10:28 MusikeaGiza Ankerkeria lehenengo diskoan bezela, hirukote gipuzkoarrak thrash, death eta black metal estiloak buztartu ditu eta, aldi berean, bide barriak urratu. Orain kantuen konposizino prozesu ausartagoa erabili dabe taldekideek eta lan barriak taldearen nortasuna finkatu dau. Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction, Sijjin) gitarrista eta produktore entzutetsuak egin ditu diskoaren grabaketa, nahasketa eta masterizazino lanak, Black Storm estudioetan (Karrantza).
Zer da askatasuna? Nork emoten deusku, nork kentzen? Galdera horregaz josi dau Hilotz taldeak Aske, hamaika abestiz osotutako diskoa, hamaika begirada, duda eta desio, kateak hausi gura dituen norbanakoen begietatik kontauta. Migratzaileak, emakumeak, animaliak, adikzinoa daben personak, gaitasun ezbardinak dituenak... Horreek dira disko honetako protagonistetako batzuk. Hirukote gipuzkoarrak enpatia ariketa bat egin dau, libre izan gura dabenen larruazalean jarteko ahalegina.
Hilotz taldearen Agur kantuak be zeresana eragin dau, aurreskua jantzearen thrash bersinoak.
Kontuak kontu, entzun Aske disko osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!