Asier Galarza eta Koldo Gezuraga nagusi lehenengo saioetan

Bizkaie! 2020-09-17 08:18   Bertsolaritzea

Orozkon eta Lekeition jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioak.


Asier Galarza

Bart hasi da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea, sarrerak agortuta. Saio bi jokatu dira bart: bata Orozkon eta, bestea, Lekeition. Biak hasi dira 18:30ean.

Orozkoko saioa Donibane aretoan izan da eta Saioko irabazlea Asier Galarza, 185 puntu jaso ditualarik. Holan geratu da sailkapena:

1. Asier Galarza Garai...................185

2. Asier Alcedo Cano.....................167,5

3. Iker Garitagoitia Astigarraga......160,5

4. Joseba Barandiaran Andueza....153,5

5. Jontxu Martinez Zarrabeitia........119

OROZKO-A Multzoa BERTSOLARIA 8H 8T PE BAK

1 Asier Galarza Garai 55,5 54 39,5 36 185
2 Asier Alcedo Cano 55,5 53,5 34 24,5 167,5
3 Iker Garitagoitia Astigarraga 55 46,5 26,5 32,5 160,5
4 Joseba Barandiaran Andu. 45 50,5 26,5 31,5 153,5
5 Jontxu Martinez Zarrabeitia 32,5 43,5 24 19 119

Oharra: Aitor Ruiz Urizar zan saio honetan kantetakoa, baina ezin izan dauenez, Janire Arrizabalaga Munduate ordezkoak kantau dau. Arrizabalagak ez dau puntuau.

Saioan gaiak emoten Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osotu dabe: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.

Lekeition jokatu da beste saioa, Azkue aretoan. Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, Koldo Gezuragak lortu dau puntu gehien batzea, 174,5. Holan geratu dira ganerako puntuazinoak:

1. Koldo Gezuraga Seijido.............174,5

2. Peru de Pedro Larrea................167

3. Garikoitz Sarriugarte Onaindia...163,5

4. Inazio Vidal Gurrutxaga.............160,5

5. Eneko Arrate Sololuze...............158

6. Jokin Castaños Gonzalez.........145

LEKEITIO-B Multzoa BERTSOLARIA 8H 8T PE BAK

1 Koldo Gezuraga Seijido 53 50 37 34,5 174,5
2 Peru de Pedro Larrea 47 52,5 34 33,5 167
3 Garikoitz Sarriugarte On. 43,5 56,5 29,5 34 163,5
4 Inazio Vidal Gurrutxaga 46 50 25 39,5 160,5
5 Eneko Arrate Sololuze 46 51,5 31 29,5 158
6 Jokin Castaños Gonzalez 42 38 31,5 33,5 145

Saioan gaiak emoten Amaia Ugalde Begoña ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osotu dabe: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.


Hurrengo saioak

Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak bihar izango dira: Getxon eta Busturian. Getxoko saioa Muxikebarri zentroko Arrigunaga aretoan izango da, 18:30ean. Ondokoak dira bertan kantauko dabenak:

 Aitor Arrutia Azkueta (Bilbo).

 Aritz Landeta Terceño (Algorta).

 Bikain Urkiri Etxebarria (Ondarroa).

 Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo).

 Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia (Deustu).

 Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela).

Aurkezle beharretan Igor Menika Bengoetxea ibiliko da eta, epaimahaia, Alaitz Etxanobe Bereziartuak (Mañaria), Graxi Arregi Leonardok (Markina-Xemein) eta Jurgi Fuentes Goikoetxeak (Mungia) osotuko dabe. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ibiliko da.

Busturian, ostera, saioa kultur etxean izango da eta bertsolariak ondokoak:

 Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo).

 Ander Aldazabal Olabarri (Amorebieta-Etxano).

 Ander Anakabe Lekue (Deustu).

 Ander Ucelay Aristi (Artzentales).

 Iker Uriarte Urrutia (Bermeo).

 Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa).

Busturian gai-emoile Itxaro Juaristi Olaetxea ibiliko da eta epamahaian, barriz,Ander Arrien Aspiazu (Gernika-Lumo), Leire Etxebarria Gaztelu (Larrabetzu) eta Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio). Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izango da.


Sarrerak

Segurtasun neurriak ahalik gehien errespetatzeko asmoz, sailkapen faseko sarrerak Internet bidez erosi daitekeza hemen. Prezioa: 3 euro; bazkideek, 2 euro; 16 urtetik beherakoek, doan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu