Darabilbo bueltan da
2020-09-16 09:31 Euskerea berbagaiGaur, hilak 17, cava ardaoak probetan ikasteko tailerra, Jon Martinez somelierraren eskutik.
Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegi Sarearen arteko proiektua da, aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea helburu dauena eta euskerea ikasten dabizenei zein euskera-mailea hobetu edo euskeraz bizi nahi dabenei zuzenduta dago.
Gozogintza tailerrek, ardaoa probetako saioak eta euskerearen bidegurutzei buruzko barriketaldi batek osotuko dabe irailerako dobako programazinoa.
Jarduerotan parte hartzeko baldintza bakarra Darabilboren webgunean izena emonda egotea da eta 16 urte baino gehiago izatea (familiako jarduerak kenduta).
Bilboko Udalak, Euskera eta Hezkuntza Sailaren bitartez eta Uriko Euskaltegi Sarearen lankidetzaz, Darabilbo programearen beste edizino bat abiarazo dau aisialdian euskerearen erabilerea sustatzeko, bai hizkuntza ikasten dabizen artean zein benetan euskeraz bizi nahi dabenen artean.
Darabilbo programako jarduerak taldeka egiten dira urte osoan (garagarrilean eta abuztuan izan ezik) eta uriko barruti guzti-guztietan. Ekimenak parte-hartzea dau oinarri eta ardatz, garapenean nahiz diseinuan, izan be, erabiltzaileek eurek be jarduerak proponidu leikiez programan sartzeko, 607530132 telefonora whatsapp bidezko mezua bialduta.
Darabilbo
Programea 2013an abiarazo eben eta ordutik era askotako jarduerak programau ditu, besteak beste, Bilboko museo nagusietarako bisita gidatuak; garagardao, ardao, kafe zein orioa probetako saioak; sukaldaritzea, eskulan, argazkilaritza, autodefensa edo teknologia barrien gaineko tailerrak; antzezlanak zein euskal jantza-ikuskizunak edo antzerki, literatura eta energia barriei buruzko barriketak.
2020
Irailaren 17an, Darabilbok dobako jarduera honeek atondu ditu, iraileko aisialdiaz euskeraz gozau ahal izateko:
- Eguena, hilak 17 | 20:00retan. Cava ardaoak probetan ikasteko tailerra, Jon Martinez somelierraren eskutik. Begoñako Alkarte Gastronomikoan.
- Astelehena, hilak 21 | 18:00retan. Gozogintza tailerra: Taloa (6 lagunentzat), Iker Fernández Vítoresen eskutik. Lord Cupcake (Indautxu part., 3).
- Eguena, hilak 24 | 20:00retan. Euskal Herriko ardao baltzak probetan ikasteko tailerra, Jon Martinez somelierraren eskutik. Bira Kultur Gunea (Erronda, 2).
- Astelehena, hilak 28 | 18:00etan. Gozogintza tailerra. Taloa (6 lagunentzat), Iker Fernández Vítoresen eskutik. Lord Cupcake (Indautxu part., 3).
- Martitzena, hilak 29 | 19:30etan. Euskerearen bidegurutzeak izenburuko barriketea, Kike Amonarrizen eskutik. Bira Kultur Gunean (Erronda, 2).
Informazino gehiago: darabilbo.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!