Orozkon eta Lekeition jokatuko dira Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioak

Bizkaie! 2020-09-15 13:17   Bertsolaritzea

Sailkapen faseko sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira hemen.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea bihar hasiko da, irailaren 16an, Orozkon eta Lekeition. Orozkon Donibane aretoan izango da saioa; Lekeition, ostera, Azkue aretoan. Biak hasiko dira 18:30ean.

Irailaren 16an, Orozkon, Donibane aretoan, 18:30ean:

Bertsolariak:

 Aitor Ruiz Urizar (Lekeitio).

 Asier Alcedo Cano (Portugalete).

 Asier Galarza Garai (Muxika).

 Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga).

 Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo).

 Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo).

Saioan gaiak emoten Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ (Erromo) ibiliko da.

Epaimahaia, ostera, hurrengoek osotuko dabe: Alaitz Etxanobe Bereziartua (Mañaria), Graxi Arregi Leonardo (Markina-Xemein) eta Jurgi Fuentes Goikoetxea (Mungia). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ibiliko da.

Irailaren 16an, Lekeition, Azkue aretoan, 18:30ean:

Bertsolariak:

 Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein).

 Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar).

 Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa).

 Jokin Castaños Gonzalez (Galdames).

 Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo).

 Peru de Pedro Larrea (Gorliz).

Saioan gaiak emoten Amaia Ugalde Begoña (Elorrio) ibiliko da.

Epaimahaia, ostera, hurrengoek osotuko dabe: Ander Arrien Aspiazu (Gernika-Lumo), Leire Etxebarria Gaztelu (Larrabetzu) eta Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio). Idazkari beharretan Karmele Gisasola Zenikazelaia (Mallabia) ibiliko da.

Hurrengo saioak

Udabarriko Fasean hamar saio jokatuko dira bost egunetan:

 Irailaren 17an, 18:30ean, Getxon eta Busturian.

 Irailaren 18an, 18:30ean, Markina-Xemeinen eta Berangon.

 Irailaren 23an, 18:30ean, Muxikan eta Berrizen.

 Irailaren 24an, 18:30ean, Zallan eta Derion.


Sarrerak

Segurtasun neurriak ahalik gehien errespetetako asmoz, sailkapen faseko sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira hemen. Prezioa: 3 euro; bazkideek, 2 euro; 16 urtetik beherakoek, doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu