Hasi da epea DJS Lehiaketan izena emoteko

Bizkaie! 2020-09-14 13:21   Musikea

Lehiaketearen helburu nagusia da DJ gazteen sorkuntzei balioa emotea.

Lehen saria 300 eurokoa da eta bigarrena 150 eurokoa. Diru-sariak bai baina badira beste sari batzuk be: 20 ordu Bilborock aretoa ensaioetarako areto legez doban erabiltea, Bilboko Erasmus jaialdi batean musikea ipintea edo BIME CITY jaialdian parte hartzea.

Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, parte hartzeko interesa dabenek 18 eta 30 urte bitartekoak izango dira, Euskadin izan behar dabe bizilekua eta izena emoteko inprimakia bete behar da nahitaez: esteka horretan, gainera, eskatzen jake helarazo deiela bideo bat grabauta, 20 eta 30 minutu arteko saioren batena.

Epaimahaia Lorea Argarate eta Mimoloco (Borja Serra) DJ profesionalek osotua izango da eta, urriaren 14an, eguaztenean, emongo dira ezagutzera finalisten izenak.

Hautatuek urriaren 30eko finalean parte hartuko dabe, barikuan, Bilborock aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu