Badator Hitzetik Hortzera: orain, zapatuetan

Bizkaie! 2020-09-11 11:41   Bertsolaritzea

Plaza barri baten bueltan.

Antzuolakoa, alarma egoeraren ostean, ikus-entzuleakaz egin zan lehenengoetakoa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Denporaldi barriaren hasierea plaza kontuetarako bolada arraroan dator. COVID-19ak bertsolaritzea be gogor astindu dau; horregaitik, orain arte bizitakoak eta bizitakoari buruzko bertsolarien hausnarketeak ekarriko ditue lehenengo saiora. Badator Hitzetik Hortzera: orain, zapatuetan, 21:00etan.

Bertsolaritzea be arrarotu dau koronabirusak eta birusaren neurrietara egokitu dira bertso saioak fase bakotxean. Birtualak izan ziran hasieran; tartean izan ziran online saioak; eta aurrez aurreko ikus-entzulerik bakoak etorri ziran ondoren, Euskal Herriko zenbait antzoki eta aretotan antolautakoak, besteak beste. Edukiera mugatuko plazen garaian abiatzen da Hitzetik Hortzeraren denporaldi barria, galdera ikur formako udagoienaren atarian.

Zapatuko programan, martitik honako bizipenek itxitako gorputzaldien eta erronken ingurukoak jorratuko ditue Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Peru Abarrategi bertsolariek.


Bertsoaldi kuttuna, Beratik

Bertsozaleen bertsoaldi kuttunenak zeintzuk diran jakiten jarraituko dogu. Zapatuko programan, Berara joan eta Ane, Ekhiñe, Lide eta Nimbe Bortzirietako bertso-eskolako kideak ezagutu eta euren bertsoaldi kuttuna zein dan esango deuskue.

Plazak gitxitu diran arren, bertsoaldiak ez dira faltako, jakina. Maiatzean Antzuolan egin zan jentaurreko lehen saioa eta garagarrilean Ereñotzuko plazan urteroko jaialdia hor dagoz eta, abuztuan, Donostian atondutako saioetako bat ikusteko aukerea izango da. Aurrerago etorri diran Gasteizko, Ondarroako eta Lizartzako saioetako aleak be eskainiko dira.

Badator Hitzetik Hortzera: orain, zapatuetan, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz EITB Nahieran atarian.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu