Maddi Ane Txoperenak irabazi dau XXIII. Igartza Saria

Bizkaie! 2020-09-10 13:45   Kulturea

Ez erran inori nobelea idatziko dau, sexu abusuen ingurukoa.

Maddi Ane Txoperena (argazkia: Garazi Conde Orube) | Ikusi handiago | Argazki originala

Nobela barriak bultzatzeko Igartza Sariaren aurtengo irabazlea Maddi Ane Txoperena idazle, bertsolari eta kazetaria da, antolatzaileek jakitera emon dabenez. Garazi Kamio, Irati Jimenez eta Ana Jaka epaimahaiko kideek erabagi dabe, aurkeztutako hamasei proiektuen artean, Txoperenaren Ez erran inori dala onena, eta, hortaz, berau gauzatzeko laguntzinoa emongo deutse.

Umeen kontrako sexu abusuak dira nobelearen gai nagusia. Txoperenaren arabera, pil-pilean dagoan gaia da, han eta hemen agertu dira kasuak, eta halako sufrimendu batek eragiten dituan ondorio personal eta sozialak jorratu nahi ditu. Donapaleun kokatuko dau istorioa, sexu abusuak Euskal Herrian be badagozala erakusteko. Ganera, herri txikietan danek alkar ezagutzen dabenez, biktimentzat gogorragoa da aurrera egitea.

Lide da nobelako protagonista nagusia. Txikitan sexu abusuak sufridu zituan, baina urte batzuk pasau dira. Era horretara, epe luzeko ondorioetan sakondu ahal izango dau Txoperenak. Errealidadeari lotutako gaia dan arren, fikzinoaren bidez landuko dau. Inguruan kasu gitxi ezagutzen dituala onartu dau idazleak, umeen kontrako sexu abusuak uste baino zabalduago dagozan arren.

Maddi Ane Txoperena Iribarren lapurtarrak aurten argitaratu dau lehenengo nobelea, Ene baitan bizi da, Gazteluma Sariari esker. Bortzirietatik eta Baztandik urietara neskame joandako emakumeen memoria aldarrikatzen dau bertan. Oraingo honetan, Igartza Saria emon deutse, eta, beraz, bigarren nobelea plazaratzeko bultzadea jaso dau.

Beasaingo Udalak, CAFek eta Elkar argitaletxeak emoten dabe Igartza Saria, euskal kulturea zabaldu eta idazle gazteen lanari babesa emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu