'Urrundik', muga bako abestia
2020-09-10 08:46 MusikeaJoseba Gotzonen kantua plataforma digitaletan dago.
Urrundik abestiaren helburua da euskal diasporeari omenaldi bat eskaintzea eta mila kilometrotara euskal kultura, foklore edo hizkuntzearen aldeko lana eskertzea, baita euren herrietan ezagutarazotea be, arbasoak hor ezarri baitziran lau mendeetan. Lan hau guztia belaunaldiz belaunaldi jorratu dabe eta
Ameriketan hainbat bira egin ondoren, Urrundik abestia, aspaldi buruan neukana etorri da, akaso sentimentuagaitik, bizitako emozinoakaitik, sentsazio hauek guztiak barruratu behar nituen. Eta hogei urte eta gero, Urrundik entzun daiteke:
Hego-ameriketako folklorean legüero tanborra eta quena oso arruntak dira. Lehenengoa Santiago del Estero probintziatik dator. Tresna biak Paraná-ko musikari bik joten ditue abestian. Elisa Gigenakgitarrajoleak jo dau legüero tanborra, txalapartearen filosofiaren antzekoa, mendietako biztanleak komuniketako erabili izan ebena, hain zuzen be. Quena, ostera, orain sei mende Andeetako mendikatean sortutako tresna oso berezia da eta Angel Oscar Gilesek, musika tresn ugari joten trebea eta Hego-ameriketako foklorean aditua danak quena musika-tresnea jo dau.
Urrundik euskal zortzigarren herrialdea da, handiena, zazpi probintziak osotzen dituana, nortasun bat bakarra: Ameriketan egin ditudan biretan musikari askok lagundu nabe, batez be oso ezagun dodan Argentinan, izan be, Zuberoako Niko Etxart kantariagaz be ibilitakoa naz han. Urrundik nik ezin dot ulertu euskereagaz huts-hutsean lotuta, Hego-Ameriketako tresna eta soinuen lotura barik. Lau mendeetan zehar milaka euskaldun jaso dituan nazinoetako kultureari eta folkloreari keinu bat da hauxe.
Hogei urteotan Argentinan eta Paranan musikari batzuk ezagutu eta hainbat kontzertu emon doguz alkarren artean. Entre Rios-eko uriburua gehien bisitau dodana da eta hango «Zezeilak 3» izeneko Antzokian zortzi kontzertu emon ditut dagoeneko. Bitxikeria legez, Paraná-ko euskal etxea Urrundik izenekoa da.
Urrundik
2001ean Argentinara joan nintzan lehen aldiz. Han, hamar mila kilometrora, ikusi neban, euskal diasporeak zelan bizi dauen Euskal Herria, zelan seme-alabek, loba eta bestelakoek gure antxinako ohiturei eusten deutseen: Hizkuntzea, jantzak, gastronomia edo gure aberriagazko sentimendua; oso bitxia da, jente horreetako asko sekula ez baita Euskal Herrian egon.
Hamarkada biotan hainbat bira egin ditut Ameriketan eta horreetan isuritako malko, nostalgia, lan, gizarte-lan edo ahaleginen lekuko izan naz.
Etorkinen ondorengoak diranez, aberri bi ditue: batetik, jaio eta hazi ziran herria eta, bestetik, euren arbasoena, euskalduna. Euskaldunak ez ditu hiru erakunde politiko baino eta ikurrin bat bakarra, lurralde bakarra.
Hogei urte honeetan nazio askotara joateko subertea izan dot: Argentina, Venezuela, Txile, Paraguay, Uruguay, Brasil, Kuba edo Mexico. Gizartea asko aldatu da, belaunaldiak, harrtu-emonetarako aukerak, ohiturak eta sare sozialak.
Sentsazino honeek guztiak abesti baten azaltzea pentsau baina sentimentu horreek guztiak ezagutarazoteko oso espazio gitxi zala begitandu jatan. Kontuak kontu, Urrundik sortu da, Argentinako Paranáko Euskal etxearen izena daroana.
Urrundik abestiagaz bizitakoa eta euskal diasporeak egiten dauen lana islatzea lortu dodala uste dot, segurutik ez da nahikoa. Persona zoragarri horreek guztiek espazio gehiago merezidu dabe, baina horreen guztien berotasuna ez dot sekula ahaztuko. Halan da be, Urrundik ez da abesti hutsa, geroan lantzeko proiektua baino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!