Gernikako Bakearen Museoak aurreko urteko bisitarien % 41 jaso ditu udan
2020-09-09 13:29 KultureaMuseoak asteko egun guztietan edegitea erabagi dau.
Gernikako Bakearen Museoak 2020ko bagilaren 1ean edegi zituan barriro ateak eta uda honetan bisitarien emoitza oso onak izan ditu: pandemiaren erruz, murrizketa guztiak gorabehera (edukiereagaitik), Gernikara etorri diren bisitarien aldetik babes handia jasoten jarraitu dau, 7.692 persona jaso baitzituan bagila eta abuztua bitartean (18.717 2019an, bisitarien % 41).
Bakearen Museoak asteko egun guztietan edegitea erabagi dau, bai erakusketa iraunkorrak bisitetako, bai aldi baterakoak bisitetako be, baita kalean bisita gidatuak (9 personako taldeetan) emotearen alde eta horrek oso harrera ona izan dau mundu guztiarentzat hain ezohikoa izan dan udan. Holan, 367 persona hurreratu ziran bagilean, 2.759 garagarrilean eta 4.566 abuztuan.
Kalean zehar egindako bisita gidatuek (Memoritour Gernika) oso harrera ona izan dabe lau ibilbide ezbardinetan: Babesleku antiaereoak babeslekuak, Picasso eta Guernica, Monumentuak eta biktimak eta Gernika berreregitea. Egunean bederatzi bisita egin ahal izan dira hiru hilebete horreetan (30 bisita bagilean, 97 garagarrilean eta 102 abuztuan), eta 1765 personak baino gehiagok parte hartu dabe Memoritour Gernika izeneko bisita gidatu horreetan.
Museoak bisita gidatu berezia (Memoritour Euskadi) egin nahi eban Matxitxakora eta Burdin Hesira irailaren amaieran, baina talde bakotxeko bisitari-kopuruaren murrizketak dirala eta, 2021eko udabarrira atzeratzea erabagi dau.
Urria ekitaldiz beteriko hilebetea izango da, Bakearen Museoak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dauelako, Errepublikako eskoletatik gerraostekoetara: Gernika-Lumoko kasua izenburupean, euskerazko eta gaztelaniazko bisita gidatu bereziakaz. Euskarazko eta gaztelaniazko 20 bisita gidatu baino gehiago eskainiko dira bederatzi egunetan, 1931tik 70eko hamarkadara bitartean Gernika-Lumoko eskolen historia eta ondarea ezagutzeko aukera parebakoa eskainiz.
Udagoienari begira, Gernikako Bakearen Museoak egunero eskaintzen dituan zerbitzu guztiak eskaintzen jarraituko dau, giro seguru eta lasaian, ordutegi zabala tarteko dala.
Gernikako Bakearen Museoaren zerbitzuak
- Museora bisita libreak (8 persona 10 minuturo).
- Bisita gidatuak (Memoritour Gernika) kalean zehar, astean bederatzi aldiz eta asteburuetan lau aldiz, hainbat hizkuntzatan.
- Gomutarakorako binetak aldi baterako erakusketea.
- Gernikako bonbardaketan eta Gerra Zibilean espezializautako Dokumentazino Zentroa.
- Dendea.
- Baliabide didaktiko ugari online.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!