Nafarroako Bertso Eskoletan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2020-09-08 08:36   Bertsolaritzea

Irailaren 7tik 27ra bitartean izango da aukerea izena emoteko, hemen

Ume zein helduentzako 45 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Alkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren 5ean abiatuko dira eskolak, osasun neurri guztiak bermatuta.

Martxan da 2020/2021 ikasturtea eta Nafarroako Bertsozale Alkarteak be prest dauka aurtengo Bertso Eskolen eskaintzea. Egungo pandemia egoeran eta batez be itxialdiak iraun eban bitartean, inoiz baino agiriago geratu da sormenak personen eguneroko bizitzan izan beharko leuken garrantzia. Gure eskaintzeak, sorkuntzarako atea edegiteaz gan, euskereagazko lotureari eustea bermatu eutson pasa dan ikasturtearen amaieran hainbat eta hainbat ikasleri. Balore horreei eutsi nahi deutsegu aurrerantzean be, hasteko dagoan ikasturte barriagaz batera.

Bertsogintzan trebatzeko guneak dira Bertso Eskolak baina hori baino askoz gehiago be badira, bertsolaritzearen teknikak erakusteagaz batera, euskerearen alderdirik dibertigarriena be jarten da praktikan eta gainera, sortzeko, ideak eta diskursoak lantzeko edota jentaurrean jarduteko trebetasunak be
lantzen dira.

Kontuak kontu, Nafarroako Bertsozale Alkarteak 45 talde eskainiko ditu aurten, herrialde osoko hainbat bailaratan, ume zein helduentzat. Astean behineko eskolak izaten dira, ordubetekoak umeen kasuan, eta ordu bikoak helduenean.


Ondokoak dira aurten eskainiko diran taldeak:

Iruñerria

01. Arrotxapea (LH 5-6). Eguaztenak, 16:00-17:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo.

02. Arrotxapea (DBH 1-4). Eguenak, 16:00-17:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo.

03. Arrotxapea (Batxilerra). Astelehenak, 17:00-18:30, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo.

04. Txantrea (LH 6). Eguenak, 15:30-16:30* Bernat Etxeparen. Irakaslea: Xabier Terreros.

05. Txantrea (DBH 1-4). Eguena, 14:10-15:10, Euskaldunon Biltokian. Irakaslea: Xabier Terreros.

06. Alde Zaharra (LH 5-6). Astelehenak, 15:15-16:15, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza.

07. Alde Zaharra (DBH 1-4). Eguaztenak, 15:15-16:15, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza.

08. Alde Zaharra (Helduak). Astelehenak, 18:30-20:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza.

09. Barañain (LH6). Martitzenaik, 16:00-17:00, Haizea Alkartean. Irakaslea: Josu Sanjurjo.

10. Barañain (DBH1-4). Martitzenak, 17:00-18:00, Haizea Alkartean. Irakaslea: Mikel Lasarte.

11. Atarrabia (11-14 urte). Astelehenak, 17:00-18:00, Gaztelekun. Irakaslea: Saioa Alkaiza (Kasu honetan, Karrikaluzen edo www.karrikaluze.eus webgunean emon behar da izena).


Larraun-Leitzaldea-Sakana

12. Lekunberri (LH6-DBH2). Astelehenak, 15:15-16:15. Lekua zehaztu barik. Irakaslea: Aitor Irastortza.

13. Lekunberri (DBH3-4). Astelehenak, 16:30-17:30. Lekua zehaztu barik. Irakaslea: Aitor Irastortza.

14. Lekunberri (Batxilerra). Astelehenak, 17:45-18:45. Lekua zehaztu barik. Irakaslea: Aitor Irastortza.

15. Leitza (LH6-DBH1). Barikuak, 15:30-16:30. Lekua zehaztu barik. Irakaslea: Xabat Illarregi.

16. Leitza (DBH4). Barikuak, 16:30-17:30. Lekua zehaztu barik. Irakaslea: Joanes Illarregi.

17. Altsasu (LH6-DBH2). Barikuak, 18:30-19:30. AEK Euskaltegian. Irakaslea: Idoia Granizo.

18. Altsasu (DBH 4-Batxilerra). Martitzenak, 19:30-20:30*. AEK Euskaltegian. Irakaslea: Idoia Granizo.

19. Urdiain (LH4-DBH2). Barikuak, 17:15-18:15*. Udaletxean. Irakaslea: Idoia Granizo.

20. Etxarri Aranatz (LH5-6). Martitzenak, 16:30-17:30. Kultur Etxean. Irakaslea: Eneko Lazkoz.

21. Etxarri Aranatz (DBH4). Eguaztenak, 19:30-20:30. Kultur Etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre.

22. Lakuntza (LH6-DBH1). Barikuak, 16:00-17:00*. Kultur Etxean. Irakaslea: Idoia Granizo.

23. Irurtzun(LH5-6). Martitzenak, 16:15-17:15. Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza.


Baztan/Bidasoa

24. Ituren (LH5-DBH1). Martitzenak, 16:15-17:15*. Kontsulta zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.

25. Doneztebe (Helduak). Barikuak, 18:00-20:00. Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.

26. Doneztebe (DBH1). Astelehenak, 16:00-17:00*. Herrigunean. Irakaslea: Estitxu Arozena.

27. Doneztebe (LH6). Astelehenak, 15:00-16:00*. Herrigunean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

28. Lesaka (Helduak). Martitzena, 20:00-22:00. Arrano Alkartea. Irakaslea. Estitxu Arozena.

29. Lesaka (Heldu hasibrriak). Astelehenak, 18:15-19:45*. Arranon. Irakaslea. Estitxu Arozena.

30. Lesaka (17-19 urte). Barikuak, 18:00-19:30*. Arrano Alkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.

31. Lesaka (14-16 urte). Barikuak, 16:30-18:00*. Arrano Alkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.

32. Lesaka (LH5-DBH1). Eguatenak, 16:00-17:00*. Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena.

33. Lesaka (LH3-5). Eguaztenak, 15:00-16:00*. Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena.

34. Bera (13-18 urte). Martitzenak, 16:30-18:00*. Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena.

35. Bera (12-13 urte). Martitzenak, 15:30-16:30*. Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena.

36. Bera (8-12 urte). Martitzenak, 14:50-15:30*. Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena.

37. Etxalar (8-13 urte). Martitzenak, 18:30-19:30. Kultur Etxean. Irakaslea: Estitxu Arozena.

38. Arantza (8-14 urte). Eguenak, 16:15-17:45*. Ekaitza Alkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.

39. Igantzi (8-14 urte). Eguenak, 18:00-19:00*. Eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena.

40. Irurita (8-12 urte). Barikuak, 15:00-15:45. Lekua zehaztu barik. Irakaslea: Estitxu Arozena.

41. Arizkun (9-13 urte). Astelehenak, 18:00-19:00. Lekua zehaztu barik. Irakaslea: Estitxu Arozena.


Ganerakoak

42. Erroibar (Helduak). Eguenak, 19:00-21:00*. Erroko Eskolan. Irakaslea: Xabier Terreros.

43. Tutera (Helduak). Astelehenak, 19:00-21:00. Lekua zehaztu barik. Irakaslea: Josu Sanjurjo.

44. Lizarra (Helduak). Martitzenak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena.

45. Lizarra (9-14 urte). Martitzenak, 18:00-19:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena.

*Taldeotan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emondako ikasleen
artean.


Izena emotea eta ordainketea

Modu telematikoan egin behar da, ondorengo loturan dagoan formularioa betez, irailaren 7tik 27ra bitarteko epean. Gitxienez, 4 lagunek emon beharko dabe izena talde bat osotzeko.

Ordutegia moldatzeko aukerea daben taldeetan izena emondako ikasleakaz batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izena emoteko epea amaituta.

Ordutegia finkatu ostean, ikasleek berretsi beharko dabe izen-emotea, urriaren 2ra arte, emailez edo telefonoz. Eskolak urriaren 5ean hasiko dira.

Ikasturteko matrikulearen kobraketea kuota bitan egingo da, urrian eta zezeilean, helbideraketa bitartez. Osasun egoerea dala eta, momentu batetik aurrera ezingo balitz aurrez aurreko eskolarik emon, eskola telematikoak eskainiko jakez ikasleei, eta holan nahi ez dauenari kobrautakoa bueltau egingo jako, galdutakoaren proportzino berean.

Ondokoak dira 2020/2021 ikasturterako zehaztutako matrikula prezioak:

 Umeak: 80€ (Ikasturte osoa).

 Helduak: 140€ (Ikasturte osoa).

Izena emoteagaz lotutako kontuetarako, komunikazino bide bi jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Alkarteak:

 Telefonoz: 948143747

 Emailez: nafarroa@bertsozale.eus

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu