Xilabako lehen kanporaketea, irailaren 19an, Hiriburuko La Perle gelan izango da
2020-09-07 12:25 BertsolaritzeaZemendiaren 21en jokatuko da 5. Xilabako finala.
Taldeka ibili ondoren, bakarka datoz Xilaba, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako bertsolariak, hogeita zortzi bertsolari, ontzi zabal eta bakarrean, bertsoaren ontzi zaharbarrituan, danak itsaso beraren gainean, euskerearen itsasoan.
Lau kanporaketa eta hogeita lau bertsolari lehiatuko dira fase honetan. Sei bertsolarik kantauko dabe saio bakotxean eta nabarmentzekoa da, 5. Xilabako lehenengo laurek (Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Miren Artetxe) ez dabela parte hartuko.
Saioak horrela antolatu dira: zozketa bat egin da fase honetan parte hartuko daben hogeita lau bertsolariakaz, ikusteko bakotxak zein kanporaketetan kantauko dauen eta holan taldeak osotuta gelditu dira. Hurrengo fasera hamabost bertsolari pasauko dira.
Lehen kanporaketa saioa irailaren 19an, Hiriburuko La Perle gelan; bigarrena, irailaren 26an Urdiñarbeko herriko gelan; hirugarrena, urriaren 3an Ainhoan; eta laugarren eta azkena, urriaren 10ean Larzabaleko herriko gelan.
Hiru final hereneko saio egingo dira. Hemezortzi bertsolari lehiatuko dira fase honetan: 5. Xilabako hiru sailkatuak (Maddalen Arzallus, Odei Barroso, eta Miren Artetxe), kanporaketa bakotxeko lehenengoa eta kanporaketa saioetatik puntuazino altuena lortzen daben hamaika. Zozketan erabagi da zuzenean sartzen diran hiru bertsolarik non kantauko daben. Beste hamabostak arautegiaren arabera kokatuko dira. Hurrengo fasera hamaika bertsolari pasako dira.
Urriaren 17an Bokalen, urriaren 24an Sohütan eta urriaren 31n Izturitzen izango dira. Ganerakoan, final aurreko bi egingo dira. Hamabi bertsolari lehiatuko dira fase honetan: 5. Xilabako lehen sailkatua (Amets Arzallus Antia), final heren bakotxetik lehenemgoa eta final herenetako saioetatik puntuazino altuena lortzen daben zortzi. Ametsek lehen saioan kantauko dau eta beste 11 bertsolariak arautegiak zehaztutakoaren arabera kokatuko dira. Saio bakotxeko lehenengoa zuzenean finalera pasauko da eta horreekaz batera saio biak kontuan hartuta puntuazino altuena lortzen daben beste lau bertsolari.
Zemendiarebn 7an Izpuran eta 11n Bardozen izango dira.
Finala
Finalaurreko fasetik sailkatuko diran sei bertsolarigaz jokatuko da. Sei bertsolariakaz emongo jako hasierea jardunari. Puntu gehien metatu daben bertsolari biek buruz burukoa jokatu ondoren, final osoko batureak erabagiko dau nor dan txapelduna.
Xilabako finala Donibane Lohizuneko Jai Alai Ezker Pareta frontoian izango da.
Sarrerak
Saio guzietarako abonamendua Bertsolarien lagunak alkartera deitu eta izena emonez egin beharko da. Abonamendua nominala izango da.
Kanporaketetako, final herenetako, eta final aurreetarako sarrerak lekuan berean erosi ahal izango dira.
Finaleko sarrerak salgai izango dira ondoko lekuetan:
Senperen: Larraldean, Bertsolarien Lagunak alkartearen egoitzan.
Baionan: Elkar Megadendan.
Hazparnen: Xuriatea ostatuan.
Donibane Garazin: Luisenea ostatuan.
Pausun: Xaia ostatuan.
Maulen: Xiberoko Botza Irratian.
Itsasun: Krakadan.
Internetez: www.bertsosarrerak.eus helbidera joanez.
Kontuak kontu, bazkideen sarrerea eskuratzeko Bertsozale Alkarteko bazkide txartela aurkeztu beharko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!