Herri txikietan euskerea ikasteko kanpainea martxan

Bizkaie! 2020-09-04 09:47   Euskerea berbagai

Euskaltegirik egon ez arren, ikasle-taldeak sortu leitekez udal txikien ahaleginari esker.

Herri askotan, batez be txikietan, ez daukie euskaltegirik eta, beraz, bertakoek herri handiagoren batera joan behar izaten dabe euskerea ikasi nahi izan ezkero. Batzuetan urrun dago euskaltegia, eta deserosoa izaten da ikasleentzat. Hori ikusita, euskaltegirik ez daukien herri txikietan kanpainea egingo dabe, matrikulazino sasoiagaz bat eginda.

Euskaltegiek eta udal ugarik bultzatu dabe kanpainea, UEMAren laguntzinoagaz. Era horretara, herri txikietako biztanleek informazino zehatza eta abantailak izango ditue eskura euskaltegi baten izena emoteko. Ganera, euskerea ikasteko interesa daukienak batu nahi ditue, herrian bertan taldetxu bat sortu eta handik urten barik jaso deiezen klaseak.

Modu horretara, euskalduntzean ez eze, herri txikien garapenean be eragingo dabe, UEMAk ohar baten azaldu dauenez. Izan be, herritarrek zerbitzua euren herrian bertan jaso leikie. Matrikulazinoa hasi baino egin ez dan arren, kanpainearen bultzatzaileek dinoe herri batzuetan dagoeneko sortu dirala ikasle-taldeak.

Udalei aholkuak emongo deutsez UEMAk, diru-laguntzino, arautegi, ordenantza eta antzekoen inguruan. Horrezaz gan, koordinazinoaz be arduratuko da Mankomunidadea. UEMAk aurten be bat egin dau kanpaineagaz, udalerrien euskalduntze osoa lortzeko bidean euskaltegien lana oinarrizkoa dala jakinda, adierazo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu