Kataluniako eta Getxoko taldeak Habanera eta Itsas-abestien Jaialdian
2020-08-20 10:38 MusikeaIrailaren 11tik 13ra egingo dabe, Muxikebarrin.
Uda giroaren lasaitasunean disfrutetako moduko plana dakar Getxoko Udaleko Kultura Sailak irailean, 34. Habanera eta Itsas-abestien Jaialdia hain zuzen. Hiru egunean beste horrenbeste kontzertu egongo dira, irailaren 11tik 13ra. Lehenengo egun bietan Kataluniatik etorriko dira artistak, eta azken egunerako gorde dabe bertokoen kontzertua.
Vilafranca del Penedès herrikoa da Xató laukotea. Musikea eta tabernarik tabernako kantuak dira talde honen pasinoa, eta hilaren 11n izango dira Getxon. Biharamunean, Lleidatik etorritako Boira taldeak igongo dau oholtzara. Hiru ahots, gitarrea eta akordeoia buztartzen ditue.
Azkenik, irailaren 13an, Areeta auzoan sortutako Zozoak abesbatzeak eta Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako abesbatzeak alkarregaz kantauko dabe, jaialdia bertoko doinuez biribiltzeko asmoz.
Kontzertu guztiak Muxikebarri eraikineko Ereaga aretoan izango dira, 19:00etan. Emonaldi bakotxerako sarrerak hiru euroan salduko ditue, eta zazpi euroko abonua be badago aukeran, egun guztietan joan nahi dabenentzat. Villamonteko eta Romoko kultur etxeetan erosi leitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!