Atzerriko unibersidadeetan euskera irakasle izateko ikastaroa

Bizkaie! 2020-08-11 13:32   Euskerea berbagai

Urriaren 2an hasiko da eta klaseak Gasteizen izango dira.

Szeged uriko unibersidadea, Hungarian. Han dago euskal irakurletza bat. | Ikusi handiago | Argazki originala

Etxepare Euskal Institutuak eta EHUk deialdia zabaldu dabe, atzerriko unibersidade eta goi mailako zentroetan euskerea erakutsi nahi dabenentzako prestakuntza ikastaro bat antolatu dabela eta. Ikastaroan hainbat gai landuko dira, esate baterako hizkuntzea, didaktikea, metodologia eta kulturea. Mari Jose Olaziregi (EHUren izenean) eta Garbiñe Iztueta (Etxeparerenean) dira kursoko zuzendariak.

Irakurleek leku bakotxean dituen preminak kontuan izanda diseinau dabe ikastaroaren egitaraua. Izan be, euskerea eta euskal kulturea atzerriko unibersidade ugaritan zabaltzen daben irakasle sare zabala dauka Etxeparek. Arlo horretan prestakuntzea hobetzeko ekimen ugari ditu, eta EHUgaz batera antolatutako ikastaro honek bosgarren aldia beteko dau oraingo honetan.

Urriaren 2tik zemendiaren 28ra bitartean emongo dabe prestakuntza ikastaroa (56 ordu), Gasteizen EHUk daukan Elurreta eraikinean.  Halandabe, zati bat modu telematikoan emongo dabe, eta, egoereak horretara behartu ezkero, ez dabe baztertu kurso osoa telematikoa izatea. Gehienez 40 lagun onartuko ditue.

Izena emoteko epea asteon zabaldu dabe Etxeparek eta EHUk. Interesdunek irailaren 18ra arteko epea dabe matrikulea egin eta beharrezko prozedura guztiak beteteko. Argibide gehiago hemen, baita 946 015 067 eta 943 023 400 zenbakietan be.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu