Mundu guztiko bisitariak Euskerearen Etxean

Bizkaie! 2020-08-04 11:48   Euskerea berbagai

Argentina, Peru eta Greziatik etorri dira batzuk.

Euskerearen Etxeko erakusketea | Ikusi handiago | Argazki originala

Covid-19aren pandemiak osasun neurri zorrotzak hartzera behartu dauen arren, eta nazinoarteko bidaia gitxiago egiten diran arren, Bilboko Euskerearen Etxeak mundu zabaleko hainbat bisitari hartu ditu asteotan. Beraz, udea bide onetik doala esan leiteke, izan be, bertokoak ez ezik, kanpoko bisitariak be erakarri ditu.

Euskerearen Etxeko arduradunek ohar baten azaldu dabenez, munduko herrialde asko agiri dira aurtengo udako bisitarien zerrendan. Amerikakoak dira batzuk: Argentina, Peru eta Uruguai. Europarrei jagokenez, Grezia, Suitza, Ingalaterra eta Portugalgo jentea hartu dabe, Espainiakoak eta Frantziakoak ahaztu barik.

Gogoan izan behar da Euskerearen Etxea norbanako zein taldeentzako egokituta dagoala. Alkarte, euskaltegi, udaleku, ikastetxe eta abarretako kideak sarri joaten jakez bisitan. Euskereari buruz gehiago jakin nahi daben guztientzat da aproposa, eta bisita gidatuak be eskaintzen dira.

Uda osoan egongo da zabalik Euskerearen Etxea. Sartzea doban da. Dana dala, joateko asmoa dabenek aurretik hitzordua eskatu behar dabe, info@euskararenetxea.eus helbidean edo 944 028 081 telefono zenbakian. Era horretara, eraikineko edukierea kontrolau leiteke eta osasun neurriak hartu.

Bilboko San Inazio auzoan dago Euskerearen Etxea, 2004tik, eta euskereari eskainitako interpretazino zentro bakarra da. Bertako edukiak eta instalazinoak barritu egin ditue oraintsu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu